Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ama Hizkuntzen Nazioarteko Eguna

Otsailaren 21ean Ama hizkuntzen Nazioarteko Eguna da eta bezperan, igandearekin, AMA HIZKUNTZAK ETA ELKARTASUNA ekimena burutuko da Irurtzunen. Bertan, ama hizkuntzak ezagutu, eta haiekin jolasteko aukera izango dugu, baita aniztasunaren antzara-jokoa eta elkartasunerako tartea ere.

Jolasez ari garenez, ziur etxean baditugula erabiltzen ez ditugunak eta Irurtzungo Plazara ekarriz gero, Elkarri Laguntza taldeari emango dizkiogu, haiek bana ditzaten eta, horrela, erabilpen solidarioa bultzatu.

Antolatzaileak: Itxipuru, Irurtzungho Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Atankondoa Guraso Elkartea, Sakanako Mankomunitatearen ANITZARTEAN eta Euskara Zerbitzuak.

Laguntzaileak: Irurtzungo Udala eta Kultur Etxea.