Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Anariren kontzertua Berriaren alde

Sakanako berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak antolatuta, Anarik Zure aurrekari penalak bere azken diskoa aurkeztuko du urriaren 31an Altsasun. Horretaz gain, atzera begiratu eta efemerideak ekarriko dizkigu gogora, duela 25 urte sortu baitzen Egunkaria eta duela 12 hartu zion lekukoa Berriak.

Sarrerak irailaren 21an jarriko dira salgai. Salmenta Iortia kultur etxean bertan edo Internet bidez (www.iortiakultura.com) egingo da: Aurretik 10 € eta egunean bertan 12 €. Berrialagunek 2 euroko deskontua izanen dute. Erosketa aldez aurretik egin nahi badute, sarrerak Berrian (943304345 telefonora deituta) eskatu beharko dituzte urriaren 27a baino lehen eta kontzertuaren egunean Iortiako txarteldegian jaso. Sarrera egunean bertan erosten badute, berrialagun-txartela erakutsi beharko dute txarteldegian deskontua egin ahal izateko. Sarreretatik jasotako dirua Berria fundazioarendako izanen da.

Altsasu_Anari_eskuorria_24x18