Arbizuko duatloia

March 14, 2017

Martxoaren 25ean ospatuko da Arbizuko duatloiaren 21. edizioa. Goizeko 10:00etan txikienen txanda izango da, Nafarroako kirol jokoetako 5.edizioa da aurten Arbizun jokatuko dena. Haurren izen emateak hemen eta txostena hemen.

Helduen duatloia arratsaldean hasiko da baina aurretik, eguerdiko 12:00etatik 15:00ak arte dortsal banaketa egindo da. 14:30 eta 15:15 artean trantsizio gunean materialen kontrola gauzatuko da. Emakumezkoen proba 15:30ean izanen da eta gizonezkoena 15:35ean. Kadeteak, paratriatletan eta lasterketa herrikoiko partaideen txanda 15:45ean.  Proba burutzeko gehienezko denbora bi ordukoa da eta arratsaldeko 18:30etan sari banaketa herriko plazan.

Izen emateak martxoaren 20an amaitzen dira, www.rockthesport.com webgunean egin daitezke. Duatloiaren txostena ikusteko klik hemen.

arbizuko duatloia 2017

Kartelaren PDFa


<< atzera