Arbizuko III. Zumbathon solidarioa Asfape elkartearen alde

martxoa 1, 2019

2019ko martxoaren 17an Arbizuko kiroldegian eginen da eta aurten, Perthesen gaixotasuna duten haurren eta Asfape elkartearen alde izango da. Perthes, haurren hazkuntzan agertzen den gaitz arraroa da, gaixotasun hau etxean izan duten bi sakandarrek eta traumatologo batek haien esperientzien berri eman digute Hamaika Telebistaren bideo honetan:

.

Zumbathoiaren martxoak 17ko egitaraua:

10:00 ZURE IZENEAN KORRIKA:

  • 9:30 DORTSALAK SALGAI: perthesa duten haurren izenak ipinita. 3 euroko sarrerarekin batera, zumbathoia ikusteko sarrera eta ASFAPEko pultsera banatuko zaie korrikalariei. Sarrerak zozketarako balioko du.
  • ARGAZKIA: behin dortsalak ipinita, korrikalariei argazkia eginen da
  • 10:00 KORRIKA: furgonetari jarraituz, 1,2 kilometroko lasterketa Arbizun barrena.

11:00 ZURE IZENEAN DANTZAN:

  • 10:30 Leihatilaren irekiera
  • 11:00 Ongietorria
  • Zumbathoiaren solidario izaeraren azalpena eta ASFAPEren hitzartzea (Perthes gaixotasuna duten familien elkartea)
  • ZUMBA IRAKASLEAK
    • Gasteiztik: CAROLINA
    • Aguraindik: AINHOA
    • Iruñatik: ITZIAR Y MARIA
    • Arbizutik: MAYRA
    • Gasteizko bikote gonbidatua: AINARA eta CHARLES.
  • Dantza ikuskizuna eta dantza berezia
  • Zumba saioaren amaiera
  • Argazki ofiziala
  • Zozketaren sari banaketa
  • Ohorezko aurreskua dantzatuko zaie omenduei Beietz taldearen zuzeneko musikarekin.

 


<< atzera