Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
HONDAKIN ZERBITZUKO BERRERABILPEN GELA BERRIA

HONDAKIN ZERBITZUKO BERRERABILPEN GELA BERRIA

Sakanako Mankomunitateak berrerabilpen programa bat jarri du martxan zabortegira botatzen den hondakin kopurua murrizteko helburuarekin. Horretarako, 2022an, material birziklatuekin yurta bat eraiki zen UtzubarEKOgunean, hala nola pneumatikoak, ehunak eta Sakanako ardi-artilea. Yurtaren kostu osoa 21.062,15 eurokoa izan zen, eta horietatik…

Martxoak 24, Atez ateko bilketaren ordutegi aldaketa

Sakanako Mankomunitatearen Hondakin Zerbitzuak jakinarazi nahi dizue, hurrengo ostiralean martxoak 24, administrazio publikoan ematen ari den estabilizazio prozesua dela medio, bilketako hainbat langilek Euskarabidean euskara probak egin behar dituztela. Horregatik, hainbat bilketa ibilbidek ordutegi aldaketak izango dituzte. Beraz, honako herrietan,…

ZERO ZABOR KOMERTZIOAK

ZERO ZABOR KOMERTZIOAK

2020ko abenduan, Sakanako Mankomunitateak “Zero Zabor Komertzioak” programa jarri zuen abian. Programa honek tokiko komertzio txikiak ditu ardatz, hiri hondakinen prebentzioan funtsezko eragile gisa, eta hauen parte-hartzea borondatezkoa da. Programak honako helburu hauek ditu: Komertzio txikiek eta haien bezeroek erabilitako…

HIRI HONDAKINEKIN LOTUTAKO LAU PROIEKTU

Sakanako Mankomunitateak hiri hondakinekin lotutako lau proiektu jarri ditu abian 2022an, guztiak Nafarroako Gobernuaren Hondakinen Funtsaren dirulaguntzekin finantzatuak: Zero Zabor Komertzioak programaren II. fasea, Hezkuntzan Hezitzen programaren I. fasea, Irurtzunen bosgarren edukiontziaren ezarpena eta konponketa eta berrerabilpen tailerrak.   Zero…

ALTSASUKO FESTAURREKO KANPAINA TABERNA ETA JATETXEETAN

ALTSASUKO FESTAURREKO KANPAINA TABERNA ETA JATETXEETAN

Aurten Altsasuko festak itzuli dira eta horrekin batera Sakanako Mankomunitatearen Hondakin Zerbitzuak tabernariei hondakinen bereizketa hobetzeko laguntza eskeini nahi izan die, horretan lagunduko dien materiala eskeiniz. Banatu den materiala hauxe izan da: -Hondakinen bereizketan laguntzeko kartel bat. -Materia organikoa ongi…

EKOMERKATUA

EKOMERKATUA

Sakanako Mankomunitatearen Hondakin Zerbitzuak gonbidatu bezala parte hartu zuen larunbatean Altsasun ospatu zen Ekomerkatuan. Hondakin Zerbitzuaren hezitzaileek prestatutako  postuan konposta banatu genuen. Bien bitartez letxuak landatzeko aukera eman genuen Sakanan bildutako materia organikoarekin sortzen dugun konposta erabiliz. Prestatutako 50 letxuak hurbildu zirenek landatu eta …