BikoTeka 2020-2021

azaroa 12, 2020

2021ean idazle eta ilustratzaileak elkarrekin lanean jarriko ditugu berriz ere: liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da bosgarren edizio honetan.

Lau egun eta erdiko tailerra gidatuko dute Harkaitz Cano eta Aitziber Alonsok. Urtarrilaren 25etik 29ra:

  • Goizeko 9:00etatik 14:00etara (ordu erdiko atsedenarekin).
  • Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.
  • Azken saioa, ostiralekoa, goizez bakarrik: 9:00etatik 14:00etara.

Bosgarren tailer honetara Dani Martirena eta Ana Ibáñez gonbidatu ditugu autoekoizpenari buruzko informazioa eman dezaten.

 LekuaIruñeko Kondestable Jauregian (Kale Nagusia 2 Iruñea).

Tailer honetan ilustratzaile eta idazleek bikoteka parte hartuko dute. Interesatuta dauden idazle eta ilustratzaileak bakarka edo bikoteka aurkeztu daitezke. Bakarka aurkezten direnei bikotea aurkitzen ahaleginduko gara gero. Guztira, 8 bikote onartuko dira eta horiek tailerreko formazioa jasotzeko beka bana eskuratuko dute.

Interesaturik baldin bazaude, abenduaren 4a da beharrezko dokumentazioa aurkezteko azken eguna: idazleek idazlan labur bat aurkeztu behar dute; ilustratzaileek 3 ilustrazio; bikoteek proiektuaren zirriborro bat. Horrez gain, curriculuma eta NANaren kopia. Hautagaien artean egile berriak lehenetsiko dira.

Informazio osoa hemen- BIKOTEKA 2021 DEIALDIA 


<< atzera