Albisteak_berdintasuna

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
SAKANAKO EMAKUMEAK MARTXAN! | Autodefentsa tailerrak

SAKANAKO EMAKUMEAK MARTXAN! | Autodefentsa tailerrak

Ekainaren 18an Gure Etxean (Altsasu) autodefentsa tailerra antolatu dute goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte. Izena emateko azken eguna ekainaren 15a izanen da (660 384 328 / 628 328 593)

Jendaurrean hitz egiteko ikastaroa

Jendaurrean hitz egiteko ikastaroa

Emakumeoi sistematikoki erabakitzeko, azaltzeko eta hitz egiteko espazioak ukatu zaizkigu, baino espazio horiek ere gureak dira. Ahaldundu gaitezen eta espazioak hartu ditzagun! Ez galdu aukera hau!    Arbizuko Udaletxean Maiatzaren ostegun guztietan (5,12,19 eta 26 17:00etatik 20:00etara) Aitziber Campion Gamboaren eskutik…

IX LILASTERKETA

IX LILASTERKETA

Olaztin martxoaren 20an 12:00etan IZEN-EMATEA IZEN-EMATEA AURRETIK EGIN BEHARKO DA AUTOBUS ZERBITZUA ERABILI NAHI BADA Izena ematea doan da, eta datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, adina, herria eta kontakturako telefonoa eta helbide elektronikoa.   Altsasuko Udaleko Berdintasun Zerbitzua 948 56…

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak programazio zabala prestatu du hurrengo hilabeterako 2022eko Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunaren harira. Aurtengo kanpaianren lema, “Kontziliaziotik zaintza erantzunkidera: eraldatu irtenbidea aurkitzeko” da. Jarduera guztietan parte hartzeko aurretik izena eman behar da berdintasuna@sakana-mank.eus helbidean Egitarau osoa…

”Begirada ezberdin bat” erakusketa Iortian

“Begirada ezberdin bat” erakusketa Iortian

Pobreziaren aurkako Nafarroako Sareak antolatutako argazki erakusketa otsailaren 2tik 20ra izango da Iortia Kultur Gunean. Ondoren, Arruazun, Lakuntzan eta Urdiainen izango da ikusgai. Unai Beroiz fotokazetariaren 15 argazkiz osatutako erakusketa,  pertsona guztiek leku bat duten inklusioaren kristalen bidez ikusteko egina…

Egitarau zabala azaroak 25aren harira

Egitarau zabala azaroak 25aren harira

Azaroak 12, 19:00etan. Etxarri Aranatz. Txanogorritxo otso emea (sei mutil medio) antzezlana (Antolatzailea: Etxarriko udala) Azaroak 18, 18:00etan. Lakuntza. Liburu Dasta: literatur solasaldia. Odolekoak liburuaren inguruan Antxiñe Mendizabal Tximonena jatetxean.  Azaroak 21. Arruazu. Berdintasunaren aldeko Scaperooma. Izena ematean (berdintasuna@sakana-mank.eus) parte…

Berdintasun teknikariaren baja betetzeko behin betiko hautagaien zerrenda

Berdintasun teknikariaren baja betetzeko behin betiko hautagaien zerrenda

Aldi baterako lan erregimeneko B mailako berdintasun teknikariaren lanpostuaren baja oposizio lehiaketa bidez betezeko egin diren frogen emaitzen ondoren, behin betiko hautagaien zerrenda pdf-an: Berd.Tekn. frogen emaitzak eta baremazioa

Sakanako Harrera Mahaiaren agerpena

2021eko ekainak 8an Sakanako Harrera Mahaia elkartu da Arruazuko Udalean. Bertan izan dira David Oroz, Sakanako Mankomunitateko Lehendakaria; Bego Cestau, Anitzartean Zerebitzuko Teknikaria; Nafarroako Gobernuko Migrazio saileko ordezkariak; doia Saralegi, AYLLU zerbitzuko zuzendaria eta Virjinia Eraso Karibu zerbitzuko zuzendaria. Herriko kioskoan, Ongi-etorri 12 hizkuntzetan…

Zurrumurruen kontrako Ipuin Laburren lehiaketa

Zurrumurruen kontrako Ipuin Laburren lehiaketa

Sakanako Mankomunitatearen ANITZARTEAN Kulturartekotasun zerbitzuak, Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren II.Lehiaketa antolatu du. Berdintasuna, aniztasuna, errespetua eta diskriminazio eza baloreak bultzatuko dituen istorio bat sortzera gonbidatzen ditugu sakandarrak. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da. Zurrumurruen kontrako ipuin laburren lehiaketako oinarriak osorik…