Dirulaguntzaren helburua. Xedea da errotuluak euskaraz jartzen dituzten establezimendu komertzialei, ostalaritzakoei eta elkarteei dirulaguntzak ematea. Diruz lagunduko dira errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa. Dirulaguntzaren zenbatekoa. Euskara hutsean idatzita dagoen errotulua jartzen duenari gastuaren % 50 ordainduko zaio. Gehienez 500 euro emanen…
EUSKARAZKO IKASTARO TEKNIKOAK EDO HIZKUNTZA MINORIZATUEI BURUZKOAK EGIN DITUZTENEK ABENDUAREN 31RA ARTE DUTE DIRULAGUNTZA ESKATZEKO EPEA
Dirulaguntzaren gaiak. Diruz lagunduko dira 2022an egindako ikastaroen matrikulak honako bi kasu hauetan: a) Edozein gairi buruz euskaraz egindakoak. b) Euskararen edota hizkuntza gutxituen normalizazioarekin edo soziolinguistikarekin zerikusia dutenak. Ez dira diruz lagunduko ez egoitza ez eta kilometrajea ere. Ez…

SAKANA PADEL
Bi padel pista berri zabaldu dituzte Arbizun.

ZERO ZABOR KOMERTZIOAK
2020ko abenduan, Sakanako Mankomunitateak “Zero Zabor Komertzioak” programa jarri zuen abian. Programa honek tokiko komertzio txikiak ditu ardatz, hiri hondakinen prebentzioan funtsezko eragile gisa, eta hauen parte-hartzea borondatezkoa da. Programak honako helburu hauek ditu: Komertzio txikiek eta haien bezeroek erabilitako…
HIRI HONDAKINEKIN LOTUTAKO LAU PROIEKTU
Sakanako Mankomunitateak hiri hondakinekin lotutako lau proiektu jarri ditu abian 2022an, guztiak Nafarroako Gobernuaren Hondakinen Funtsaren dirulaguntzekin finantzatuak: Zero Zabor Komertzioak programaren II. fasea, Hezkuntzan Hezitzen programaren I. fasea, Irurtzunen bosgarren edukiontziaren ezarpena eta konponketa eta berrerabilpen tailerrak. Zero…

LIBURU DASTA. Literatur solasaldiak idazleekin | PETARE. Miren Egigurenen puskak – Leire Ibarguren
Abenduaren 12an astelehenarekin, 18:30ean Leire Ibargurenen Petare liburua aurkeztuko dute Altsasuko Iortia Kultur Gunean.

LIBURU DASTA. Literatur solasaldiak idazleekin | KARENA – Alaine Agirre
Abenduaren 1ean ostegunarekin, 18:30ean Alaine Agirreren Karena liburua aurkeztuko dute Unanuko Denok Bat Elkartean.

ELKARTASUNEZKO BILKETA
Objektuei bigarren bizia eman, prezio eskuragarritasun eskaini eta Elkarri Laguntza erakundea lagutzeko helburuarekin abenduaren 18an, Olaztiko frontoian, azoka eginen dute. Objektuak jasoko dituzte herriko kultur etxean, ostegunetan, goizez. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun zerbitzuak eta Olatzagutiko Udaleko Kultura zerbitzuak eta ludotekak…

A25 | EMAKUMEEN KONTRAKO IDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNAREN UDALETXEEN KANPAINA
120 toki-erakundek baino gehiagok bat egin dute Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako udaletxeen kanpainarekin, azaroaren 25ean ospatzen den Nazioarteko Eguna dela eta Iruñean, 2022ko azaroaren 18an. 125 toki-erakundek bat egin dute aurten emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako udal-kanpainarekin. Patricia Echarren Salvatierra Mañeruko…

EUSKARALDIA ATE JOKA
Euskaraldia hastera doa. Azaroaren 18an abiatu eta abenduaren 2ra arte iraungo du ariketa sozial erraldoiak. Dagoeneko sakandar askok eman dute izena. Zuk ere Belarriprest edo Ahobizi izan nahi baduzu, izena eman dezakezu Euskaraldia hasi arte. Aurten, aurreko edizioren baten izena…