Desfibriladore ikastaroa Uharte Arakilen

September 14, 2016

Urriaren 20 eta 21ean desfibriladore ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateak Uharte Arakilgo udaletxean. Ikastaroa sorosleei, udal langileei, irakasleei eta oro har lehen sorospenen inguruan interesa dutenei zuzendua dago eta arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara izango da.

Landuko diren edukiak honako hauek dira: bihotz birika suspertzea, bizitza arriskuan jartzen duten egorak (itotzea, atake epilektikoa, bihotzekoa…) eta desfibriladorearen erabilera. Ikasleek ikastaroa egin izanaren ziurtagiria jasoko dute.

Gehienez ere 24 parte hartzaile izanen dira, izena eman ahala tokiak betetzen joango dira. Tokia gordetzeko, ordainketa agiria aurkeztu behar da Mankomunitatean izena eman ondoren eta beharrezkoa bada, itxaron zerrenda egingo da.

Ikastaroak CEIM-en eta Uharte Arakilgo udalaren laguntza jaso du.

desfibriladore

Izen emateko epea: urriak 11.
Izen emateak:
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan.
kirolak@sakana-mank.com
Telefonoa: 948 464 866
www.sakana-mank.com

Uharteko udalean
kulturetxea@irurtzun.es
Telefonoa: 948 46 40 36

Sare sozialetara gehitu

<< atzera