Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

DOAKO EUSKARA IKASTAROAK ETORKINENDAKO

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kultur arteko Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak oinarrizko euskara ikastaroa antolatu dute, dohainik. Ikastaroa bereziki antolatuta dago azken urtetan Sakanara bizitzera etorri diren herritarrendako eta, beraz, haiek izanen dute lehentasuna. 

60 orduko oinarrizko ikastaroak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera emanen die etorri berriei. 

Euskarazko oinarrizko ikastaroari buruzko informazioa:

  • Noiz?
    Azaroaren 7tik martxoaren 15era (60 ordu).
  • Egunak?
    Astelehena eta asteazkena, 9:30-11:30 (moldagarria).
  • Non?
    Altsasun, AEK euskaltegian.
  • Norendako? 

Lehentasuna izanen dute azken urtetan Sakanara etorri diren herritarrek.

  • Helburua?
    Euskararen eta euskal kulturaren oinarrizko ezagutza lortzea. 
  • Prezioa?
    Dohainik.
  • Izen-ematea: Azaroaren 2ra arte.
  • Plaza mugatuak. Izen-emateak ordenaren arabera beteko dira.