Errotik, Sakana parekidea

uztaila 16, 2020

Sakanako Mankomunitateko Batzar orokorrak aurten hasi eta 2023ra arteko iraunaldia izango duen Sakanako emakume  eta gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana onartu zuen bere azken Batzar Orokorrean.

Berdintasun Zerbitzuak bultzatuta, “errotik Sakana parekidea” , Sakanako emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana diseinatzeko parte hartzeko prozesua  Batzordea sortu berritan abian jarri zen garai berri bati hasiera emanez.  2020ko otsailean aldiz, parte hartze saioak burutu ziren eta behin behineko erredakzioa egin ondoren ekainean kontraste fasearekin itxi da prozesua.

Tokiko esparrua da herritarrengatik eta sare ekonomiko eta sozialetik hurbilen dagoena, eta, hortaz, esparru egokienetako bat da emakumeen eta gizonen berdintasuna integratzeko. Honela, Berdintasunerako Plan honen bidez eskualde mailako ikuspegia izango duten berdintasun politikak lantzeko aukera izango da.

Covid-19aren krisiak ere bete betean hartu du Berdintasunerako Plan honen azken fasea eta egoera honek Berdintasunerako Plan honetan isla eta eragina izan du.  Ildo honetan, I. Planak, azterketa feministatik abiatuta, krisiaren benetako garrantzia ulertzeko balio duen tresna bat izatea espero da eta horregatik Planaren ardatzetako bat Bizitzaren jasangarritasuna izango da.  Jakin badakigu Covid-19 pandemiak eragindako dimentsio anitzeko krisi honi aurre egiterako orduan emakumeen eta gizonen abiapuntua ezberdina dela. Dena den, eta krisi honekin egoera larriagotu den arren, pandemia honen aurretik ere, soldata arrakala, zaintzen arrakala, partaidetza sozio politikoan ezberdintasunak eta indarkeria matxistak ere eguneroko errealitatea ziren.

Errotik, Sakana Parekidea

Sakanako Berdintasun Plana_Batzarrerako aurkezpena (Pdf-a) 

SAKANAKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO I. PLANA

Berdintasunerako plana ekintza konkretu batzuen bitartez emakume eta gizonen artean  berdintasuna lortzeko tresna bat da, eta  berdintasunaren aldeko lana estrategia baten barruan txertatzeko, ekintzak sistematizatu eta  emaitzak optimizatzeko balio du.

Sakanako  Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana parte hartzeko prozesu baten bidez gauzatu da, eta bere diseinuan Mankomunitateko Zerbitzuek, Udalek, herritarrek eta eragile ezberdinek parte hartu dute.

Planak helburu orokor bezala dauka, alde batetik, Mankomunitateko zein Udaletako kudeaketan genero-ikuspegia txertatzea, eta, beste alde batetik, Sakanako  emakumeen aukera eta eskubide berdintasuna bermatzea.

METODOLOGIA ETA PROZESUA

Plana diseinatzeko “prozesu” berari berebiziko garrantzia eman nahi izan zaio eta hauek izan dira prozesuan kontuan hartutako printzipioak: parte hartzea, elkarlana, malgutasuna, hezkuntza eta eraldaketa prozesua eta komunikazioa.

5 fasetan banatu da. Lehen bi faseak iazko urrian hasi ziren Batzorde berria sortu eta  etorkizuneko Berdintasunerako Planaren diseinuaren lanketarekin.  Otsailean, 3. fasean, metodologia parte-hartzailearen bidez, eraldaketa eta programazio faseari ekin zitzaion.  Honela, parte-hartze saioetan gogoeta eta eztabaida kolektiboaren bidez Planaren irizpideak, lehentasunak, baldintzak eta programak definitu ahal izan ziren.  Talde lana eta Planaren hezurdura lantzeaz gain, berdintasun-gaien inguruko oinarrizko prestakuntza ere landu da saio hauetan.

Guztira 8 parte hartze saio egin dira: Berdintasun Batzordea (3 saio), Sakanako alkate eta zinegotziak, Udal langileak eta Gizarte Zerbitzuak, Herritarrak, Mankomunitateko langileak eta Tokiko Garapena.

Planaren lanketan guztira 76 pertsonek parte hartu dute. 62 emakumek eta 14 gizonek.

  Bilera kopurua Emakumeak Gizonak GUZTIRA
Berdintasun Batzordea 3 12 12
Alkate eta zinegotziak 1 10 9 19
Udal langileak 1 15 2 17
Mankomunitatea 1 8 8
Herritarrak 1 10 1 11
Tokiko garapena 1 7 2 9
GUZTIRA 8 62 14 76

 

Azken aurreko fasean, FOCUS GRUP edo kontrasterako saio bat egin zen Berdintasun Batzordeko kide, berdintasun arduradun eta adituekin. Focus Grup honen helburua izan da aurretik landutako Berdintasunerako Planaren egitura eta mamia kontrastatzea.

Prozesuari itxiera emateko parte hartzaile guztiei Planaren zirriborroa eta ekarpenak egiteko aukera eskaini da eta Zerbitzu eta eragileen 6 ekarpen berri jaso dira.

Ekainaren 30ean, Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak onartu ondoren, herritarrei eta eragileei bideratutako aurkezpen-saioak egingo dira datozen hilabeteetan.

 

ESKU HARTZE ARLOAK, PROGRAMAK, HELBURUAK ETA NEURRIAK:   4 ESKU HARTZE ARLO, 13 PROGRAMA ETA 151 NEURRI

  ESKU HARTZE ARLOA PROGRAMA NEURRIAK
1 5 63
1 2 26
1 2 13
1 4 49
GUZTIRA 4 13 151

 

Sakanako emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana 4 esku hartze arlotan egituratu da.

1.ESKU HARTZE ARLOA . Tokiko gobernantza eta genero-zeharkakotasuna

Tokiko Gobernanatza eta genero zeharkakotasuna esku hartze arloko helburu nagusia, eskualdeko berdintasun politikak garatzeko neurriak jarriz, genero ikuspegia eskualdeko politika eta ekintza guztietan txertatzea da.

ESKU HARTZE ARLOA   PROGRAMAK
 TOKIKO GOBERNANTZA ETA GENERO ZEHARKAKOTASUNA 1 ESKUALDEKO BERDINTASUN POLITIKAK
BULTZATU, GARATU, JARRAITU ETA EBALUATZEKO EREDUA
2 BERDINTASUNAREN ALDEKO GOBERNANTZA
HOBEA LORTZEKO BEHARREZKO EGITURAK eta KOORDINAZIOA
3 TREBAKUNTZA TEKNIKO ETA POLITIKOA
GENERO-MAINSTREAMINGAREN ESTRATEGIA TXERTATZEKO TOKI ENTITATEAN
4  LAN-PROZEDURAK EMAKUMEEN ETA GIZONEN
TRATU ETA AUKERA  BERDINTASUNERAKO PRINTZIPIOAREN ARABERA
5 ESKUALDEAREN GARAPEN JASANGARRIA
GENERO-BERDINTASUNA KONTUAN HARTUTA
   
   

2.ESKU HARTZE ARLOA: INDARKERIA MATXISTARIK GABEKO BIZITZAK

Emakume eta gizonen arteko botere desoreken adierazpen larrienetakoa da indarkeria matxista.

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak esku hartze arlo hau landuko du eskualdeko gainontzeko eragile eta zerbitzuekin batera dauden baliabideen  egiazko koordinazioa ahalbidetuz, horretarako egokienak diren mekanismoak sortuz. Eta bestetik herritarren prebentzioa eta sentsibilizazioa landuz.

ESKU HARTZE ARLOA                                      PROGRAMAK       

INDARKERIA MATXISTARIK GABEKO BIZITZAK 6 EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN
DETEKZIOA ETA ARRETA ESKUALDEAN
7 INDARKERIA MATXISTARIK GABEKO BIZITZAK
   
     

Ildo honetan, aipatu beharra dago, Planean azaltzen den neurrietako bat, Tokiko Protokoloarena alegia, dagoeneko diseinu fasean dagoela.

 

3.ESKU HARTZE ARLOA. BIZITZAREN JASANGARRITASUNERAKO ITUN SOZIAL BERRIA

Sakana bizigarria eta Bizitzaren jasangarritasuna ardatz izango dituen itun sozial berria izango da 3. esku hartze arloak landuko duena.

Emakumeek pairatzen duten berdintasun falta, sustrai sakoneko genero desberdintasunaren egiturazko izaerari zor zaio; horren atzean genero estereotipo eta rolak daude, oraindik ere markatuak eta bereizketa eta ospe sozial desberdinen eragile direnak, eta botere harreman ez-parekoei eusten diete.

Egoera horri amaiera emateko, beharrezkoa da jendartea aldatzeari ekitea, batetik, genero-arrakalak ezabatzeko, eta bestetik,  erantzunkidetasunari dagokionean gaur egun dugun defizita gainditzeko.

Bistan da, genero-rolek bizirik dirautela, eta horrek lotura duela sexuaren araberako lan-banaketarekin, lan produktiboa (ondasunak eta zerbitzuak ordainsari baten truke sortzen dituzten jarduerak biltzen dituena) eta lan erreproduktiboa (sarrerarik sortzen ez duten jarduerak, baina, aldi berean, bizitzarako beharrezkoak ez ezik ezinbestekoak ere badirenak) bereizten dituelako. Bizitzaren jasangarritasunaren kontzeptuak, ordea, bi esparruak hartzen ditu bere baitan, eta biak elkarren menpe jartzen ditu, biek ala biek funtzio soziala eta ekonomikoa betetzen dituztelako gizartearentzat.

 

ESKU HARTZE ARLOA   PROGRAMAK
BIZITZAREN JASANGARRITASUNERAKO ITUN SOZIAL BERRIA 8 ZAINTZA-LANEI BALIOA EMATEA, BIZITZARI EUSTEKO
FUNTSEZKOAK DIREN ALDETIK
  9   ZAINKETEN JARDUN DUIN ETA BIDEZKOA
ESKUALDEAN

 

4.ESKU HARTZE ARLOA: EMAKUMEEN AHALDUNTZEA, PARTE-HARTZE SOZIOPOLITIKOA ETA JENDARTEAREN BALOREEN ALDAKETA

Esku hartze arlo honek ezartzen du beharrezkoa dela emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatuko duten baldintzak sortzea eskualdeko bizitza soziopolitikoan duten partaidetza gero eta indartsuagoa izan dadin.  Honekin lotuta, eskualdean balioen aldaketa sustatzea rol eta estereotipoak  deuseztatuz.

 

EMAKUMEEN AHALDUNTZEA, PARTE HARTZE
SOZIO-POLITIKOA ETA JENDARTEAREN BALOREEN ALDAKETA
10 EMAKUMEEN AUTONOMIA  eta AHALDUNTZEA
11 EMAKUMEEN PARTAIDETZA SOZIO POLITIKOA
12 ERROTIK SAKANA PAREKIDEA.
JENDARTEAREN BALOREEN ALDAKETA ETA BERDINTASUNAREN ALDEKO SAKANA
13 HERRI HEZKIDETZAILEAK

 

PLANAREN GARAPENERAKO EGITURAK

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea Tokiko entitate guztien ardura da eta arduradun tekniko eta politikoen beharra dauka. Haien ardura ezberdinetatik tokiko berdintasun politikak sustatu, kudeatu eta ebaluatu ahal izateko. Honela, Planaren garapenerako eta honen jarraipenerako zenbait egitura zehaztu dira.

 

Sakanako Mankomunitateak errotik, sustraietatik, egin nahi du berdintasunerako bidea eta 2023ra arteko iraunladia izango duen Plan hau horretarako tresna izango da. Izaera estrategikoa duen Plana, eskualdearen garapenarekin lotuta dagoenea eta emakumeen ahalduntzea eta Jendartearen baloreen aldaketa eta berdintasunaren aldeko Sakana ardatz izango duen Plana.


<< atzera