Ipuin parekideen bilduma

diciembre 12, 2019

Haur literatura gure errealitate sozio-kulturalaren isla da. Gizartean dagoen sexu zein genero bereizkeria jaso eta arrakasta handiz zabaltzen dituzte estereotipoak literatur lanek. Izan ere, umeek berehala barneratzen dute irudietan zein testuetan datorren informazioa, askotan liburuaren garapenarekin zerikusirik ez badu ere. Neska eta mutilendako bide desberdinak, eta, areago, kontrajarriak planteatzen dizkigute liburuek maiz. Baina literatura sexista batek jendarte sexista elikatzen badu, jendarte parekide batek literatura parekidea behar du.
Honela, Sakanako Mankomunitateko euskara eta berdintasun zerbitzuek hezkidetza sustatzen duten euskarazko ipuinen zerrenda hau argitaratu dute. Haurren eta gazteen irakurketa heziketarako tresna indartsua dela kontuan izanik, bilduma honen bidez berdintasunean, autonomian, askatasunean, aniztasunean eta errespetuan oinarriturako euskarazko liburuen bilduma duzue jarraian.

IPUIN PAREKIDEEN BILDUMA pdf-an.


<< volver