Nanoipuin lehiaketa 2022

enero 7, 2022

Oinarriak

Lehena

Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako parte-hartzaileek ere.

Bigarrena

Hiru maila ditu lehiaketak:

  • 1. mailan A1 eta A2 mailetako ikasleek har dezakete parte.
  • 2. mailan, berriz, B1 mailako ikasleek.
  • 3. maila B2 eta C1 mailetako ikasleendako da.

Mintzakide programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan hartuko dute parte.

Hirugarrena

Lanak banaka egingo dira, eta egile bakoitzak nahi beste testu aurkez ditzake. Nanoipuin bakoitzak 100 hitz izango ditu gutxienez eta 150 gehienez.

Laugarrena

Lanak euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izanen dira.

Bosgarrena

Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.

Seigarrena

Lanak Internet bidez bidaliko dira sakana-mank.eus webguneko orrialde honetako formulariotik: https://sedeelectronica.sakana-mank.com/eu/euskera-nanoipuin-lehiaketa

Zazpigarrena

Sakanako Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da.

Zortzigarrena

Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 31 izango da. 

Bederatzigarrena

Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek ez badute behar bezalako merezimendurik. Era berean, sariak ex aequo moduan banatu ahal izango dira lan batzuen artean.

Hamargarrena

Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak argitaratzeko aukera gordeko du, paperean zein webgunean, betiere egilearen izena adieraziz.

Hamaikagarrena

Aurkezten diren lan guztien egileek oroigarria jasoko dute. Maila bakoitzeko saridunek 150 euroko txartel bana jasoko dute Sakanako liburu dendetan erabili ahal izateko.

Hamabigarrena

Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.

Hamabigarrena

Datu Pertsonalak Babesteko 2016/679 Erregelamenduak ezarritakoa betetzeko, parte-hartzaileek onartu egiten dute lehiaketa honetan ematen dituzten datu pertsonalak Sakanako Mankomunitateko fitxategi batean gordeta geratuko direla. Parte hartzaileek eskubidea dute beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, tratamendua murrizteko edota haren kontra egiteko. Horretarako, jakinarazpen idatzia bidali beharko dute Sakanako Mankomunitatera.

Hamahirugarrena

Ahal izatera, sari-ematea berariaz antolaturiko ekitaldi batean egingo da. Sakanako Mankomunitateak ekitaldian ateratako argazki eta bideoak zabaldu ahal izanen ditu.


<< volver