Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sakanako Mankomunitateko literatur lehiaketak

Nanoipuin lehiaketa

Nanoipuin lehiaketako lanak Internet bidez bidaliko dira sakana-mank.eus webguneko orrialde honetako formulariotik:

https://sakana-mank.animsa.es/eu/euskera-nanoipuin-lehiaketa/

Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 5a izanen da.

 

Maria Markotegi sariak

Lanak aurkezteko epea: Lanak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 5ean bukatuko da. Lehiaketan parte hartzeko lanak ikastetxeek aurkeztu ahal izanen dituzte ikasleen izenean.

Lanak aurkezteko modua: Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira. Aparteko gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira antolakuntzak banatutako ereduan idatzirik. Gutun-azalaren kanpoko aldean garbi adierazi beharko dira honako hauek: lanaren izenburua, egilearen goitizena, saila eta kategoria. Ezin izanen dira lanak multzoka aurkeztu, hau da, lan bakoitzak bere gutun-azala eta bere plika izanen ditu. Lanak Sakanako Mankomunitateko Lakuntzako bulegoan aurkeztuko dira.

Beste aukera bat da lanak Internet bidez bidaltzea da formulario honen bidez:

https://sakana-mank.animsa.es/eu/euskera-maria-markotegi

Booktubeak USB batean entregatuko dira edo, bestela, Wetransfer bidez bidaliko dira euskara1@sakana-mank.eus helbidera. Egileen datuak aparteko fitxategi batean bidaliko dira.