Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Eskaera berria Sakanako garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko

Azaroan hogei bat lagun bildu ziren Sakanako Dendari Elkarteak, Bidelagun Turismo Elkarteak eta Sakantzen Sareak deituta. Norberaren izenean Sakanaren garapenerako plataforma soziala sortu zuten. Helburua Nafarroako Gobernuari Sakana 2020 Plan Estrategikoa diruz eta pertsonez hornitzeko eskaera bultzatzea zuen. Honek egun batzuk lehenago eskualdeko alkate guztiek Mankomunitateko lehendakariarekin batera argitaratutako manifestua indartzen zuen.

Sakanak izendatutako ordezkariak Nafarroako Gobernuarekin bildu ziren, eta egun batzuk geroago, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakari ordea den Manu Aierdik Parlamentuan iragarri zuen, Exekutiboak 250.000 euro izango dituela 2016an zehar Sakanako Garapen ekonomikoa eta soziala sustatzeko, naiz eta, Plan Estrategikoak 600.000 euroko balioa duten ekintzak aurreikusten dituen urte honetarako.

Orain, urtarrilaren 14an, Parlamentuko Osoko Bilkurak ahobatez ebazpen bat onartu du, bertan, Nafarroako Gobernua Sakanako Garapen ekonomikoa eta soziala modu jarraian lantzeko ekintzak sustatu ditzan estutzen du.  Ebazpenaren bigarren puntu batek Exekutiboa Sakana 2020 Plan Estrategikoa bere osotasunean garatzeko beharrezkoak diren baliabide pertsonalez, teknikoz eta ekonomikoz hornitzeko eskatzen du.

Sakana-nafarroako-gobernua-2015-11-18 Sakanako ordezkariak Nafarroako Gobernuarekin bildu zirenekoa.