Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Idazkari lanpostua 2016ko irailerako

Amatasun baja bat betetzeko lanaldi osoko administrari lanpostua eskaintzen du Sakanako Mankomunitateak. Lanaldia irailean hasiko da eta 17 asteko iraupena izango du gutxi gora behera. Horretarako hiru urteko iraupena izango duen lan poltsa osatuko da. Curriculumak uztailaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, Altsasuko Gartzia Ximenez kaleko 3an. Euskara proba uztailaren 27an egingo da goizeko 9:00etan eta azterketa teorikoa uztailaren 29an goizeko 9:00etan aurrerago aipatutako Nafarroako Enplegu Zerbitzuko bulegoetan.

Ikus hemen deialdi ofizialean baldintzak, ikasgai zerrenda eta hautapen prozesuaren deskripzioa.