Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Album ilustratu bat sortzeko lantegia

Abenduaren 29an, ostiralarekin, arratsaldeko 17:00etan, ilustrazio lantegia egingo da Iortia kultur gunean, 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Aitziber Alonso ilustratzailea eta Yolanda Arrieta idazlea arduratuko dira lantegia emateaz. Parte-hartzen duten umeek album bat nola egiten den ikasiko dute,  bi profesionalen laguntzarekin, hitza eta irudia elkartzen ikasiko dute. Lan horren mostra bat eramango du parte-hartzaile bakoitzak etxera.

Ekimena Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du, Etxepare sariaren egitasmoaren barruan, haurrak albumen mundura gerturatzeko.

Izen ematea Iortia kultur gunean egin beharko da abenduaren 26a baino lehen: 948 564272 telefonoan edota iortia@altsasu.net helbide elektronikoan.

Yolanda Arrieta Idazketa sortzailearen inguruko lantegiak gidatzeaz gain, zenbait liburu argitaratu ditu haur eta gazte literaturan. Haur eta gazte literaturako Euskadi saria ere irabazi du. www.nitikgura.com gunean jarrai daiteke bere ibilbidea.

Aitziber Alonso-k Arte Ederrak ikasi zituen eta urtetan Artelekun eta Galtzagorrin aritu da lanean, besteak beste, irakurketa aretoentarako eszenografiak sortzen. Egun ilustratzailea da eta bere lan batzuk www.aitziberalonsoilustracion.blogspot.com blogean ikusi daitezke.

Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea

Laguntzailea: Altsasuko Udala