Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Altsasun hasi da 5. edukiontzi bidezko bilketa

Urtarrilaren 18an hasi zen edukiontzi berrien bidezko zabor bilketa Altsasun. Une honetan, 445 etxebizitzak eman du izena materia organikoa 5. edukiontzia bidez biltzeko. Hondakin zerbitzuaren iritziz, kopuru egokia da hasierako fase honetarako.

Orain arte 5. edukiontzia erabiltzeko kit-a jaso ez duten Altsasuko bizilagunek, Iortia enparantzan kokatutako Mankomunitateko tren bagoira jo dezakete haren bila. Hilabatea amaitu bitartean behintzat, ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara Mankomunitateko hezitzaileak bertan egongo gara kit-ak banatzen eta zalantzak argitzen.