Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bertsolaritza Sakanako ikastetxeetan

BERTSOLARITZA SAKANAKO IKASTETXEETAN

Sakanako Mankomunitateak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntza teknikoa kontratatu du Sakanako ikastetxe guztietan —publikoak, itunduak eta ikastolak— D, B eta A ereduko seigarren mailako talde guztietan bertsolaritzara hurbiltzeko 15 orduko modulu bat emateko.

Moduluak Nafarroako Bertsozale Elkarteak trebatutako irakasleek emango dituzte. Landuko diren edukiak, besteak beste, honako hauek izanen dira: bat-batekotasuna, bertsopaperak, bertsoen sailkapena, errimak, neurriak, doinuak eta lehengo eta egungo bertsolariak.

Honako ikastetxe hauetan eskainiko da modulua 2015 urtean: Iñigo Aritza ikastola, Andra Mari ikastola, Domingo Bados ikastetxe publikoa, Zelandi ikastetxe publikoa, Urdiaingo herri ikastetxea, San Donato ikastetxe publikoa, Luis Fuentes ikastetxe publikoa, Atakondoa ikastetxe publikoa eta Jesusen Bihotza ikastetxea.