Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BirziklApp hondakinak errazago birziklatzeko aplikazioa

karrusela reciclapp

BirziklApp Nafarroako Gobernuak eta Sakanako Mankomunitateak aurkeztu duten aplikazioa da, Android sistema eragilerako eta Appel gailuetarako garatua izan da.

BirziklAppek dakarren informazioa euskaraz eta gaztelaniaz dago, Nafarroako herri desberdinetara moldatua dago eta menuaren bidez erraz konfiguratu daiteke.

Ecoembes enpresak urtero egiten duen biztanleriaren ohitura eta jarrerei buruzko azterlanetan oinarrituz biztanleriaren beharrak asetzea helburu du aplikazioak. Besteak, beste, hondakin bakoitza zein edukiontzitara bota, ekipamendu berezien kokapena jakitea ahalbidetzen du, hala nola, garbiguneak, olio, pila edo arropa edukiontziak, edota Mankomunitateak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk. Bestalde, aplikazioak aukera ematen die herritarrei bere mankomunitatearekin harremanetan jartzeko. Horrez gain, hondakinak nora eramaten diren azaltzen du eta hondakinen birziklapen prozesua ikus-entzunezkoen bidez erakusten du.

Tresna hau Nafarroako Gobernuak Hondakinak Kudeatzeko Sistema Integratuekin, Ecoembes nahiz Ecovidrio enpresekin eta tresna elektrikoen eta elektronikoen hondakinak (TEEH) kudeatzeko sistema integratuen erakunde kudeatzaileekin eginak dituen hitzarmenen baitan garatu da. Kudeatzaileak Ambilamp, Ecoasimelec, Ecofimática, Ecolec, Ecolum, ECORAEE, Ecotic, Europako Birziklapen Plataforma- ERP eta Tragamóvil dira. Hitzarmenak Gestión Ambiental de Navarra (GAN) enpresaren bidez garatu dira eta Sakanako Mankomunitatea lankidetzan aritu da.

Android sistema eraileko aplikazioa, hemen.

Apple gailuetarako aplikazioa, hemen.