Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Birziklatzearen inguruko eskola tailerra abian da

mank eskola tailerra

Sakanako Mankomunitateak antolatutako hiri hondakinak eta hondakin industrialak birziklatzearen inguruko eskola tailerra abian da. Sei hilabeteko iraupena izango du eta 15 langabetu dira bertan hasi diren ikasleak. Ikasle gehienak 40 urtetik gorakoak dira eta bost 30 urtetik beherakoak. Altsasuko Aralarko San Migel institutuan emango dituzte eskolak, bertan, Nagore Ocejok zuzendari eta irakasle lanak egingo ditu eta David Gonzalez ikasgai gehienen irakaslea izango da.

Bestalde, irailaren 8 eta 9an Nafarroako Unibertsitate Publikoak Altsasun emango duen udako ikastarora joateko aukera izango dute tailerreko ikasleek. Ikastaroaren izena “Ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen aukera sozioekonomikoak eta ingurugirokoak hondakinen kudeaketari eta materia organikoari egotzita” da.

Emplegu tailerra Kerabi Gestión Medioambiental eta Vermicam Soluciones de Compostaje enpresek lagundu dute eta ikastaroa amaitzean hiru hilabetez lau ikasle kontratatuko dituzte beraiekin lan egiteko. Tailerra amaitzean Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bigarren mailako profesional ziurtagiria luzatuko die..