Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

DEIALDIA: HIZKUNTZA ETA KULTURARTEKO BITARTEKARIA SAKANAKO MANKOMUNITATEKO KULTURARTEKOTASUN ZERBITZUAN

2022ko irailaren 28an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hautaproben bidez Sakanako Mankomunitateko C mailako Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuan hizkuntza eta kulturarteko bitartekari lanpostua aldi baterako betetzeko hautagai zerrenda osatzeko deialdia. Prozedurari hasiera eman zitzaion lehendakariaren 355/2022 ebazpenaren bidez, eta 10 egun naturaleko epea ezarri zen eskabideak aurkezteko. Zehaztutako epean, izangai bakarra aurkeztu zen. Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Sakanako Mankomunitateko lehendakariak ebazpena emango du, onartutakoen eta baztertutakoen behin behineko zerrenda onartzeko, eta zerrenda Mankomunitateko taulan eta web orrialdean argitaratuko dira. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtu ahal izango da berehala, izangaien bazterketarik gertatzen ez bada. Baztertutako izangairik ez dagoenez, zerrenda honek behin betiko izaera izango du.

ONARTUA:

1.       Javier Fernando Albistur Lecea

Azterketa azaroaren 29an izango da, arratsaldeko 15:30tan, Mankomunitatearen egoitzan (Uriz kalea 32, Lakuntza, Nafarroa).