Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Hezkidetza lantegiak eta hitzaldiak

HEZKIDETZAN HEZI, BERDINTASUNEAN BIZI

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak ikasturtea hastearekin batera, Hezkidetzan hezi, berdintasunean bizi hitzaldi eta jarduera zikloa jarriko du abian datozen hilabeteetan.

Urrian hasiko da programa eta  Hezkidetzaren inguruko tailer eta hiltzaldiak antolatu ditu.

Programaren justifikazioa:

Zerbitzuaren esku hartze arloetako bat da “Emakumeen ahalduntzea, parte hartze politikoa eta Balioen aldaketa” Esku hartze honen baitan Balioen aldaketa sustatzea da ildo estrtategikoetako bat eta honi erantzuna emateko asmoz proposatu da Hezkidetzaren inguruko jarduera hau.

Hezkidetzan hezi, berdintasunean bizi izenburua dauka Hezkidetzaren inguruko programa honek eta hauek dira burutuko diren jarduerak:

-Hezkidetza eta tratu onak hezkuntza ez formalean tailerrak

Nori zuzendua: Hezkuntza ez-formaleko begiraleak, kirol monitoreak, kirol elkarteko kideak, gazte txokoko begiraleak edo gaian interesa duen oro.

Emalea. Arramanitz kooperatiba

Helburuak:

-Hezkidetzaren inguruko oinarri teorikoa barneratzea

-Patriarkatua eta botere harremanen logika ulertzea

-Zaintzak erdigunean. Norbanako eta taldearen ahalduntzea

-Prebentzioa. Elkartasun estrategiak lantzea.

Landuko diren edukiak:

-Bizipenei tokia eginez, errealitatearen argazkia egin. Zer gertatzen da? Nola

sentitzen gara gure esparruan?

-Gertatutakoa kokatu patriarkatuan eta botere harremanetan.

-Zaintzak balorean jarri, ikusgarritasuna.

-Nire burua eta taldea indartu.

-Elkartasun babesa eta estrategiak.

Metodologia:

Parte-hartzailea, aktiboa, kritikoa, dinamikoa eta feminista.

Non:

3 zonaldeetan: Burunda, Aranatz eta Arakil

Irailak 30 eta urriak 7 Olazti

Urriaren 1 eta 8 Etxarri Aranatz

Urriaren 2 eta 9  Irurtzun

Izen emateko azken eguna: Irailak 27.

berdintasuna@sakana-mank.eus edo 948 464 867 telefonora deituta.

 

-Hezkidetza eta tratu onak familian (hitzaldia)

Nori zuzendua: Haurrekin hartu emana duten helduei eta familiei

Emalea. Arramanitz kooperatiba (Edurne Mendizabal)

Non eta noiz

3 zonaldeetan: Burunda, Aranatz eta Arakil

Urriaren 2an (Irurtzun)

Urriaren 3an (Olazti)

Urriaren 9 (Etxarrin)

Izen emateko azken eguna: Irailak 27

berdintasuna@sakana-mank.eus edo 948 464 867 telefonora deituta.

 

Hezkidetzan hezi, berdintasunean bizi zikloa despeditzeko abenduan, Iortia kultur gunean ikusgai egongo den Itsaspeko bihotzak.  (Haur eta gazte literatura aretoa) aretoan Sakanako ikastetxeetako ikasleendako tailerrak antolatuko dira goizez eta arratsaldez familiendako saio osagarriak antolatuko dira.

Abenduaren 3tik 20ra.

Itsaspeko bihotzak areto literario bat da literaturaren bitartez genero berdintasuna eta hezkidetza lantzeko. Horretarako, ibilbide pedagogiko-artistiko bat eskainiko da itsaso batean kokaturik dauden bost gunetan barrena. Sakanako Ikastetxeekin bisitak antolatu dira goizetan eta arratsaldetan modu librean ere ikusi ahal da erakusketa.

-Gabonetan jolas ez sexistak

-Gabonetan jolas eta jostailu ez sexisten inguruko kanpaina antolatuko du Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak.