Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bilketa sistemak

Sakanako Mankomunitatea hiri hondakinak biltzeaz arduratzen da. Bilketa hau egiteko, bailarako herrietan 3 sistema bilketa ezberdin ditu, enpresentzako berezi bat izateaz gain.

Bilketa sistema bat kaleko edukiontziena da eta Altsasu eta Irurtzunen dago. Kartoia eta papera, ontzi arinak, beira eta edukiontzi berdea ditu bilketa sistema honek. Bilketa selektiboko tasa %27an dago bi herri hauetan.

Bigarren bilketa sistema “mistoa” deritzona da eta biztanle gutxiko herri eta kontzejuetan dago ezarria: Ziordi, Arruazu, Ihabar, Arakil, Ergoiena eta Lizarragabengoa. Bertako biztanleek materia organikoa konpostatzen dute (bai etxean edo era kolektiboan) eta errefusa, ontzi arinak eta papera biltzeko etxola sistema bat dute, etxe bakoitzak duen giltza elektroniko batekin biltzen direnak. Sistema honetan bilketa selektiboko tasa %60an dago.

Azkenik, atez ateko sistema dugu. Sistema honetan Olazti, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza eta Uharte Arakil herriak daude barnebilduta. Herri hauetako biztanleek materia organikoa, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira eta errefusa banatzen dituzte eta bakoitzak bere pertza ateratzen du dagokion egunean. Banaka edo auzolanean konposta egiten duen herritar ugari ere badago. Herri hauetako bilketa selektibo maila %80ean dago.