Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Hotz handien aurrean hoditeria babestu

Egun hauetan tenperaturek nabarmen egingo dute behera, hori dela eta, hoditeria babesteko aholkua luzatzen dizuegu. Batez ere etxearen kanpoko aldean edo balkoietan daudenak babestea da garrantzitsua, horretareko zinta bereziak lortu daitezke burdindegietan edo bestelako materialekin estaltzea ere ona da. Oso tenperatura hotzak badaude, ur hari bat uztea ere gomendatu ohi da ura mugimenduan egon dadin eta marruskadurak izoztea ekidin dezan. Maukak eta ureztatze sistemak edo antzekoak hutsik egotea da onena.