Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ikerketa soziolinguistikoa egingo da Nafarroako mendialdean

Nafarroako mendialdean ikerketa soziolinguistiko bat egiteko laguntza teknikoa kontratatzeko deialdia egin dute Iparraldeko Euskara Mankomunitateko, Baztango Udaleko, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko, Malerrekako Mankomunitateko eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuek. Horren bidez, euskara zerbitzuek hurrengo urteetako plangintzak behar bezala diseinatzeko informazioa lortu nahi dute.

Ikerketan gaztetxoen artean euskararen egoera zein den aztertu nahi dute. Horretarako inkestak egingo zaizkie 12-16 urte bitarteko —alegia DBHko— gazte guztiei. Besteak beste, honako hauei buruz galdetuko zaie: etxeko erabilera, sare sozialak, hedabideak eta Internet.

Bestalde, eta teknika kualitatiboen bidez, 16 urtetik beherako seme-alabak dituzten guraso euskaldun zein erdaldunei euskara transmititzeari edo ez transmititzeari buruz galdetuko zaie; euskara ez erabiltzeak edo erabiltzeak sorrarazten dizkien sentipenei buruz; non, norekin eta zertarako erabiltzen duten euskara eta non, norekin eta zertarako ez.

Lizitaziorako proposamenak aurkezteko epea irailaren 11n amaituko da, informazio osoa Nafarroako Kontratazio Atarian dago, hona lotura.

Lizitazioko plegua.

etxepare 2015Irudia: Leire Salaberria (Hizkuntzaren keinua)