Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kantabriara BTT irteera 2015

kantabria-btt-sakana-mank-pan

Kantabriako Besaya Bide Berdean barrena mendi bizikleta irteera ederra antolatu du Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Barranka txirrindula taldearen laguntzarekin.

Urriak 25 igandean izanen da Suances eta Barros batzen dituen Kantabriako bide berdera irteera. Egingo den ibilbideak 42,5 kilometro ditu (Suances-Barros-Suances) 195metroko altimetriarekin eta zailtasun maila ertaina-erraza du. Goizeko 6:30etan aterako da Altsasuko geltokitik eta bizikletak hemendik eraman behar dira (Kontuz, orduarekin gau horretan ordu aldaketa baitago). Kantabrian bazkaldu ondoren izanen da etxera buelta.

Informazio osagarria hemen.

Izen ematea urriaren 21a baino lehen
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan.
kirolak@sakana-mank.com
Telefonoz: 948 464 866 / 686457048
www.sakana-mank.com