Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Mankomunitateko hainbat lehiaketaren sari banaketa

Ekainaren 17an Lakuntzako kultur etxean Sakanako Mankomunitateak urtean zehar antolatutako hainbat lehiaketaren sari banaketa ospatu zen.

Maria Markotegi sariak

Lau sail ditu lehiaketak; booktubea, narrazioa, poesia eta komikia. Lehiaketak bost maila ditu: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; DBHko 1. eta 2. mailak; DBHko 3. eta 4. mailak eta Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena. Maila bakoitzean bina sari ematen dira eta guztiek sari bera jaso dute: eBook bana. Salbuespena: Booktubeak DBH1etik gorako gazteek parte hartu ahal izanen dute bakarrik, gutxieneko adin bat behar delako You Tuben agertzeko.

Guztira 513 lan aurkeztu dira, 282 narrazio sailean, 27 poesia sailean, 0 booktube sailean eta 231 komiki sailean. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 20 eBook banatu ditu lan onenak saritzeko. Bestalde, eta lehiaketaren helburua euskarazko sormena sustatzea den aldetik, parte hartzaile guztiek jaso dute oparitxoa.

Ikusi hemen sailkapena: Maria Markotegi sariak – 2019

Nanoipuin lehiaketa

Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako nanoipuin lehiaketak 3 maila ditu: 1. mailan A1 eta A2 mailetako ikasleek har dezakete parte; 2. mailan, berriz, B1 mailako ikasleek; 3. maila B2 eta C1 mailetako ikasleendako da. Mintzakide programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan parte hartzen  dute. AEK-ko Itsasi euskaltegiko ikasleek zein mintzakideek 72 lan aurkeztu dituzte lehiaketara: 1. mailan 29; 2. mailan 36 eta 3. mailan 7.

Ikusi hemen sailkapena: Nanoipuin lehiaketa 2019

Opazank – bideo lehiaketa

Sakanako euskalkiak erakusten dituen bideo lehiaketa da, Sakanako Mankomunitateak lehen aldiz antolatzen duena. Parte hartzeko 5 eta 10 minutu bitarteko bideoak aurkeztu behar ziren eta animaziozkoak ere onartzen ziren.

Ikusi hemen sailkapena: Opazank bideo lehiaketa 2019

Argazki galeria


Maria Markotegi sarietako saridunak.

Nanoipuin lehiaketako saridunak.

Opazank bideo lehiaketako saridunak.

Amaia Amilibia sari banaketako aurkezlea.

David Oroz Mankomunitateko lehendakaria.

Mankomunitateko lehendakaria eta Aitor Gartzia, Lakuntzako udaleko zinegotzia sariak banatzen.

Sari banaketako une bat.