Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Mendi bizikleta martxa Rio Lobos arroilara

Urtero bezala, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Barranka bizikleta taldeak elkarlanean mendi bizikleta irteera antolatu dute. Irteera sakandar guztientzat irekia dago. Aurtengoan, Sorian kokatua dagoen Rio Lobo arroilara joango da urriaren 30ean. Zailtasun ertain-baxuko ibilbideak, 36.5 kilometroko luzera eta 306 metroko altimetria ditu.  Goizeko 7:00etan Altsasuko autobus geltokitik irtengo da eta ibilbidea bukatu ondoren, hantxe bazkalduko da.
Urriaren 26a baino lehen izena eman behar da eta 10 euro sartu behar dira Euskadiko Kutxan (3035 0116 93 1160003328). Izen ematea  686457048 eta 948464866 telefonoetan edo kirolak@sakana-mank.eus helbidean egin daiteke.

rio lobos 2 sakana mank bizikleta martxa