Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Munduko Arrozak Olatzagutiako San Migeletan

Aurten ere, San Migeletan Munduko Arrozak ekimena ospatuko da Olaztin. Oraingoan, Sakana Harrera Harana, Maroko, Senegal, Bulgaria, ZASKA (Zurrumurruen Kontrako Nafarroako Sarea), Sahara eta Help-NA (larrialdi humanitarioetan lan egiten duten bolindres eta suhiltzaileen taldea)  izanen ditugu modu batean eta bestean arrozak eta beste jakiak sukaldatzen. Arrozez gain, sentsibilizaziorako eta jolaserako tartea izanen da: puzzleak, mahai jokoak…

Zurrumurruen inguruko hausnarketa, errealitate anitzak ezagutzeko parada ere hortxe. Eguraldiak laguntzen badu, Sarasate enparantzan elkar ikusiko dugu eta euria izanez gero, kiroldegian. Eguerdiko 13:00tan, borondate osoz  prestaturiko jakien dastaketa txiki bat izango da.