Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Altsasuko III.Munduko Arrozen edizio arrakastatsua

Sakanako Mankomunitatearen ANITZARTEAN Kulturartekotasun zerbitzuak, Altsasuko Herri Mugimenduak, eta bertako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak elkarlanean antolatuta, pasa den irailaren 17an, III. Munduko Arrozak ekimena ospatu zen.

Aurtengoan Bulgaria, Sahara, Altsasu, Ekuador eta Marokoko arrozak eta jakiak nola prestatzen diren ikusteko aukera izan zen. Horrekin batera, haurrentzako jolasak, MAJIA ikuskizuna (Maksim eta Manu
mago gaztetxoen eskutik) , eta Sentsibilizaziorako guneaz gozatzeko parada izan zen. Beti bezala, eguerdiko ordu bietan, prestatutako jakien dastaketa izan, zen, eta karpa jendez gainezka zegoen. 400 pertsonatik gora egon ziren eta asko ekimenaren edertasunaz mintzo izan ziren.

Parte-hartzaileak eta antolakuntza oso pozik gaude izandako arrakastaz, eta dagoeneko, 2018rako IV Munduko Arrozen ekimena nola hobetu eta osatu pentsatzen ari gara. Beti bezala, eta orain hasita, ekimen honetan parte hartu nahi duen sakandar orokok, ateak irekiak ditu horretarako, izan ere, auzokideen topaketarako gunea da ekimena. Norberak berea duena plazaratzeko aukera aparta, hala auzokideen elkar
ezagutza pixka bat bultzatuz, estereotipo eta aurreiritziak apurtuz.

Parte hartu nahi baduzue 648070710 telefonora jo edota immigrazioa@sakana-mank.eus helbidera idatzi, besterik ez dago, helarazi zuen proposamenak.
Altsasun ez-ezik, Olatzagutian ere eginen da aurten. Datorren urriaren 1ean, igandearekin, hortaz, gonbitea luzatua dago. Guztiak animatuak zaudete parte hartzera.

Arroces del mundo, Olazti