Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

OPAZANK! Sakanako euskalkietan egindako bideo lehiaketa

Adi! Lanak aurkezteko epea ekainaren 9ra luzatu dugu

Sakanako Mankomunitateko euskara zerbitzuak OPAZANK bideo lehiaketa bat antolatu du. Koadrila, lan talde edo kolektiboei zuzenduta dago eta lanak, Sakanako euskalkiren batean edo euskalkietako esamoldeak erabiliz egin beharko dira. Gaia librea da, animaziozko lanak ere onartuko dira eta bideoaren iraupena 5 eta 10 minutu artekoa izango da. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 30a itxiko da.

SARIAK
Lehenengo saria, Sakanako dendetan ahitzeko 400 euroko balea da, bigarrena, zortzi lagunendako afaria eta parte hartzaile guztien artean, bideokamera bat zozketatuko da.

 

OPAZANK! BIDEO LEHIAKETAREN OINARRIAK (Oinarriak pdf-an)

1. Edozein taldek edo kuadrillak hartu ahal izango du parte. Ez dira bakarkako lanak onartuko.
2. Talde edo kuadrilla bakoitzak nahi adina bideo aurkeztu ahal izango ditu.
3. Bideo bakoitzak gutxienez 5 minutuko iraupena izango du, eta gehienez ere 10 minutukoa.
4. Gaia librea izango da.
5. Animaziozko lanak onartuko dira.
6. Bideoak Sakanako hizkeran egingo dira edo Sakanako hizkerako hitzak eta esamoldeak baliatuko dira.
7. Bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu falta ez dira onartuko, eta horiek agertzen dituzten bideoak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
8. Musikak, norberak egina edo bakarlari edo talde bati hartua dela ere, euskarazko hitzak izan behar ditu. Nolanahi ere, hitzik gabeko musika ere ametitzen da.
9. Bideoa bidaltzen dutenek hainbat datu gehitu beharko dituzte: bideoaren izenburua, taldearen edo kuadrillaren izena, taldekideen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.
10. Bideoa euskara2@sakana-mank.eus helbidera bidaliko dira Wetransfer bidez. Maiatzaren 30a izango da lanak jasotzeko azken eguna.
11. Bi adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta epaituko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna, sormena eta Sakanako hizkera kontuan hartuta.
12. Sariak honako hauek izanen dira: lehendabiziko saria: 400 euroko balea Sakanako Dendari, ostalari eta zerbitzuen Elkarteko denda batean gastatzeko. Bigarren saria: 8 lagunendako afaria Sakanako jatetxe batean (200 euroko gastua guztira). Gainera, parte-hartzaile guztien artean bideokamera bat zozkatuko da.
13. Sakanako Mankomunitateak eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko eta jendaurrean proiektatzeko.
14. Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, parte-hartzaileek onartu egiten dute lehiaketa honetan ematen dituzten datu pertsonalak Sakanako Mankomunitatearen fitxategi batean gordeta geratuko direla.
15. Bideo lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar.