Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sakanako DBHko ikasleek lagunarteko hizkera landu dute

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Sakanako 3 ikastetxetako DBHko ikasleek Lagunarteko hizkerarekin jolasean tailerra jaso dute. Zehazki, Altsasuko BHI institutuko DBH 2. mailan (5 talde), Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako DBHko 3. mailan (talde bat) eta Etxarri Aranazko DBHko 4. mailan eman da tailerra (2 talde). Talde bakoitzak Ttakun kultur elkarteko hezitzaileak dinamizatutako 2 orduko saio bana jaso du. Saioak urtarrilean eta otsailean izan dira eta denera, 152 ikaslek parte hartu dute.

Egitasmoaren helburu nagusiak honakoak dira:

  • Gai jakin batzuen inguruan gazteekin esamolde batzuk garatzea (adar jotzea, hitz gordinak, ligatzea eta maitasuna adieraztekoak).
  • Gazteak egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala erabili dezaten animatzea.
  • Gazteei hizkuntzarekin jolastu eta ondo pasa daitekeela erakustea.
  • Gazteak euskarazko erregistro kolokiala erabiliz gustura sentitzea.

Gazteek euskarazko erregistro kolokiala landu dute dinamika eta jolasen bidez eta hizkuntzarekin jolasteko aukera izan dute. Ikasleek balorazio ona egin dute.