Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroa Oinez Fundazioak hitzarmena sinatu dute Txikiak Handi ekimena bultzatu asmoz

Sakana Mank Nafarroa Oinez hitzarmenaDavid Oroz, Sakanako Mankomunitateko presidenteak eta Josu Reparaz, Nafarroa Oinez Fundazioko idazkariak hizkuntza gutxituak sustatzea helburu duen Txikiak Handi ekimena bultzatzeko hitzarmena sinatu dute.

Txikiak Handi munduko hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatzeko eta haien arteko zubiak eraikitzeko sortutako Nafarroa Oinezen proiektu iraunkorra da. Nafarroa Oinez festa bidelagun, euskararen eta euskal kulturaren aldarrikapenetik hizkuntza anitzen mundurantz zabaltzeko eta hizkuntza guztiak errespetatuak izateko eskubidea lortu nahi da.

Aurtengo edizioan Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak du antolaketaren ardura. Datorren Urriaren 20an, Nafarroa Oinezaren bezperan, ospatuko da Txikiak Handi jardunaldia.

Bertan bai Euskal Herriko eta bai naziorteko hainbat adituk parte hartuko dute gaiaren inguruan egingo diren hitzaldietan. Besteak beste Johan Haggman izango da, hizkuntza gutxituen inguruan Europako Batzordean 10 urtez lanean ibilia (Hizkuntza gutxituen batzordean eta Eleaniztasuna batzordean). Gaur egun Finlandia eta Suedian hizkuntza gutxituen inguruan hainbat fundaziotan lanean ari da.

Baita Idurre Eskisabel (Kazetaria, antropologoa eta EHUko irakaslea) eta Juan Kruz Lakasta, Euskalerria Irratiko kazetaria.

Horrezaz gain Yucatango “Radio Yúuyum” eta Irlandako “Raidió Na Life” ereduak ezagutzeko aukera izango dugu.