Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sakanako Mankomunitateak kudeatzaile berria izango du astelehenetik aurrera

Iosune Telleriak hartuko du Itziar Iribarrenek azken lau urteotan izan duen ardura.

Kudeatzaile berria izango du Sakanako Mankomunitateak datorren astelehenetik aurrera. Iosune Telleria izango da ardura hori hartuko duena. Telleriak esperientzia zabala du kudeaketan eta sustapen eta garapen ekonomikoa bezalakoalorretan: zuzenbidean lizentziatua da eta Urola Garaia garapen agentziako Enpresa, garapen eta proiektuen kudeaketako teknikaria izan da. David Oroz Mankomunitateko lehendakariak adierazi duenez “Sakanan ditugun erronka nagusiei aurre egiten ari gara. Pandemia garaian erronka horiek are garrantzia handiagoa hartu dute, gainera. Gure lehentasunak dira sakanarrei ahalik eta babeshandiena eta zerbitzurik onenak eskaintzea, eta hori da kudeatzaile berriak ere parean izango duen erronka: handia eta polita, aldi berean”.

Itziar Iribarren izan da azken lau urteotan Sakanako Mankomunitatearen kudeatzailea. Bere ibilbide profesionalak beste norabide bat hartuko du orain,berak hala erabakita. Esker oneko agertu da Mankomunitatea urte hauetan Sakanan egin duen lana guztiagatik: “Gurekin egin duen lanean bere inplikazioa eta esfortzua eskertu nahiko nituzke Mankomunitate osoaren izenean. Egiten dugun lana kate bat da, eta lekukoa orain eskuz aldatuko da, baina gure helburuei eutsiko diegu aurrerantzean ere”, gaineratu du Orozek.