Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Triatloi Campusa uztailean

Uztailaren 3tik – 14ra triatloi campusa burutuko da Altsasuko Zelandi kirolgunean.
8 urtetik 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat zuzenduriko campusa, goizeko 11:00etatik 13:00etara izanen da astelehenetik ostiralera.

Izena emateko epea ekainaren 16 arte dago zabalik. Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuan, telefono honetara deituz 948464866 edo kirolak@sakana-mank.eus helbidera idatziz egin daiteke. Campusaren balioa 40 eurokoa da eta norberak Zelandirako joan etorriak antolatu behar ditu.

Aurten, berriz ere, Aitor Mozo eta Urko Berdud izango dira begiraleak. Irakaskuntzan atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza elkartzen dituen jardueran teoria eta praktika uztartuko dira. Ikasteko era, batez ere, jokoen bidezkoa izanen da. Campuseko hizkuntza euskara izango da, norbaitek zerbait ulertzen ez badu, gaztelaniaz azalduko zaio.

Campusaren helburuetako bat, Urdiainen, uztailaren 15ean ospatuko den Sakanako XV. Triatloian parte hartzea da.

Antolatzailea: Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua da.
Laguntzaileak: Sakana Triatloi Taldea eta Atabo Altsasu S.L. dira.