Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Uztailaren 5eko Batzar orokorreko akta

Aitor Karasatorre, Mankomunitateko lehendakaria, Imanol Goñi idazkariak lagunduta eta gainontzeko partaideen artean, hurrengo puntuak onartu ziren:
1. Ekainaren 14ko bilkuraren akta aho batez onartu zen.
2. 2017ko langile organikoaren behin-betiko onespena, Batzarraren gehiengoarekin onartu zen. LAB sindikatuak aurkeztutako alegazioei emateko erantzunak adostu ziren eta sindikatuari jakinaraztea onetsi zen. Bestalde, akordioari dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea onetsi zen.
3. Ziordiko ekarpen guneko proiektua eta dagokion finantza plana ontzat eman zituen Batzarrak aho batez.
4. 2017ko aurrekontuetako 4 eta 5 zenbakidun aurrekontuak aldatzea aho batez onartu zuen Batzarrak.

2017-07-05 Batzarraren akta