Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Yakusi Altsuko Euskeria lehiaketaren sari banaketa

Urtarrilaren 11n Altsasuko Udalak eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako “Yakusi Altsuko euskeria” bideo lehiaketaren sari banaketa burutu zen.

yakusi altsuko euskeria saridunak euskaraz 2017

Lehendabiziko saria, 300 euroko balea Altsasuko Dendarien Elkarteko bi dendetan gastatzekoa,  Aitorpenak lanak jaso zuen. Lanaren egileak Iker Álvaro, Iñaki  Azazeta, Mohamed  Ballouk, Nagore Cid, Kima  Gallego, Maitane  Gorrotxategi, Manex  Grado, Hodei Hiraldo, Ander Jaca, Andoni  Ocaña, Aingeru  Senar, Leire Betelu, Xabier Gasco, Irati Guinea, Javier Morrás, Borja Ganboa, Amaia Vicente, Unai Lopez de Goikoetxea, Mikel Murillo eta Leire Sagarzazu izan dira, guztiak ere Altsasu BHIko DBH4ko IKT ikasgaiko ikasleak.

Bigarren saria, Altsasuko jatetxe batean gastatzeko 100 euroko balea Hizkeriek batzen geau lanak jaso du. Egileak: Izaro Agirre, Joritz Agirretxe, Nuria Alberdi, Jone Apaolaza, Patxi Arakama, Aintzane Bengoetxea, Oier Berastegi, Aiala Casas, Iraia Claver, Alain Dávila, Inar Etxeberria, Eneko Galartza, Aimar García, Irati Irigoien, Intza Iturrioz, Enaitz Larrion, Amets Maiza, Aitana Mendoza, Iker Mintegi, Alea Orabengoa, Izadi Reparaz, Txomin Rubio, Ainhoa Rubio, Alejandro Santano eta Joseba Uribe, guztiak ere Iñigo Aritza ikastolako DBH3ko ikasleak.

Altsasuko hizkera hobekien erabiltzen zuenarendako ere saria bazegoen, Sakanako gaiei buruzko liburu-sorta. Sari honen irabazleak izan dira Hizkeriek batzen geau lanaren egileak.

Epaimahaikide aritu dira Enara Insausti, Katrin Ginea eta Arantza Flores.

Bideoak ikusgai daude honako lotura hauetan: