Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Egiaztatze Zerbitzua

Egiaztatze probak euskara jakitea derrigorrezkoa edo merezimendua den lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuetan egingo dira, hautagaiek agiririk aurkezten ez duten kasuetan. Euskara jakitea derrigorrezkoa bada, plantilla organikoan edo deialdian zehaztuko dira derrigortasuna bera eta eskatzen den euskara maila. Merezimedua den kasuetan, berriz, hautagaiari dagokion puntuazioa bere euskara mailaren araberakoa izanen da, eta deialdian zehaztuko da zein den gehienez ere eskuratu ahal izanen duen puntuazioa.

Sakanako Mankomunitateko Egiaztatze Zerbitzua Sakanako udal eta mankomunitateek erabili ahal izanen dute. Entitate horiendako zerbitzua doanekoa izanen da. Sakanako entitate pribatuek eta arestian aipatu ez ditugun entitate publikoek ere Sakanako Mankomunitateko Egiaztatze Zerbitzua erabili ahal izanen dute. Alabaina, entitate horiek ordaindu beharko dute zerbitzua, bai lanorduak eta bai kilometrajea.

Euskara probetarako eskaerak urte osoan zehar egin daitezke. Nolanahi ere, bi asteko epea utzi beharko da proba eskatzen den egunetik proba egin nahi den egunera. Horretarako eskaera orri bat bete behar da eta Sakanako Mankomunitatera bidali:

Eskariak telefonoz edota posta elektroniko bidez egin daitezke:

Sakanako Mankomunitatea
Uriz 32
31830 Lakuntza
948 464840
euskara@sakana-mank.eus

Hautagaien zerrenda Euskara Zerbitzuari helarazi behar zaio proba baino 3 lanegun lehenago gutxienez.

Emaitzak erakunde eskatzaileari helaraziko zaizkio. Eskatzaileak akta jasotzeko gutxienez lanegun oso bat beharko da proba amaitu ostean.

Euskara probak egiteko eskaera