Euskaraldia. Sakanako ahalduntze saioa

April 25, 2018

Nafarroako hogei herri baino gehiagotan Euskaraldiaren aurkezpenak egin eta gero, bigarren urrats bat egiteko garaian gaude: ahalduntze saioak. Horiek horrela, Sakanan ere hitzordua jarri dugu: maiatzaren 9an, 17:00etan, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan.

Bertan talde motorrak osatu dituzten pertsonak elkartuko dira. Talde motorren eginkizuna Sakanako herrietan Euskaraldia gauzatzea izanen da. Ahalduntze saio honen helburu nagusiak izanen dira talde motorrei laguntza eskaintzea eta egitasmoa martxan jartzeko irizpideak ematea.

Bertaratzen direnek Euskaraldia Sakanan nola zabaldu aztertuko dute Topagunearen laguntzarekin. Egitasmoa abian jartzeko gakoak azalduko dira eta beste herrietan dagoeneko egin diren ekimenak partekatuko dira.

Bestalde, eta izena eman ez duten herriei dagokionez, saioan bertan Euskaraldiari buruzko oinarrizko informazioa emango da interesa duten herriek izena eman ahal izateko.

3_A3_mutua_logoak_plantilla.indd

Sare sozialetara gehitu

<< atzera