Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Helduak euskalduntzeko kanpaina abiatu da

Nafarroako Gobernuak 32 toki erakunderekin eta Nafarroako euskaltegiekin batera abiatu du kanpaina, euskaltegietan matrikulazioa sustatzeko.

Iaz bezala, helduek aukera izanen dute Euskarabideak, Nafarroako Gobernuak eta tokiko erakundeek eskainiko dituzten dirulaguntzakeskatzeko. Horretarako, erakunde bakoitzak bere deialdia zabalduko du.

Helduak eta, bereziki, gazteak funtsezkoak dira euskarak bizirik irauteko. Izan ere, helduek motibazio, kontzientzia eta ilusio handia izaten dute euskara barneratzeko eta erabiltzeko, azken batean, aukera anitz ematen dielako hizkuntza komunitate dinamiko batean sartzeko.

Euskaltegia ikasteko ingurune atsegina da, eta kontuan hartzen ditu adin guztietako helduen ezaugarriak eta beharrak. Horretarako, hain zuzen, ikasketa aktiboan oinarritutako metodologiak erabiltzen ditu, komunikazio gaitasun praktikoak barneratzeko. Horregatik, kanpainak zera nabarmentzen du: “Gozatu euskara”, euskaltegiek helduen motibazioa kontuan hartzen dutelako beti.

Hirugarren urtez, sektoreko agente guztiek parte hartu dute kanpainan: Nafarroako Gobernuak, Euskarabideak, toki erakundeek eta euskaltegiek.

Era berean, 012 zerbitzuak euskaltegien eskaintzari eta dirulaguntzei buruzko informazioa eskainiko du irailean, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara.

Kanpainari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean aurkituko duzu.