Hemen da Euskarazko Produktuen Katalogo berria

November 9, 2016

Hemen dugu, hemeretzigarren urtez jarraian, Euskarazko Produktuen Katalogoa. Nafarroako Euskara Zerbitzuek helburu nagusi batekin sortu zuten Katalogoa, euskarazko produktuen eskaintzaren berri ematea.

Aurten, katalogoa “erdibitu” egin da: 0-12 urtekoei zuzendutako produktuak ageri dira batetik eta 12-16 urte bitartekoendako produktuak bestetik.

Guztira 125.000 ale banatuko dira paperean Nafarroan eta EAEn, Sakanan 3.000 ale. On line bertsioa ere badu katalogoak, eta bertan, paperezko alean agertzen direnak baino askoz ere produktu gehiago aurki daitezke. Bestalde, webguneak aukera ematen du buletin batera harpidetu eta, mezu elektroniko bidez, produkturik berrienen aukeraketa bat jasotzeko.

Katalogoaren On line bertsioa.

Katalogoaren PDFa.

EUSKARAZKO-PRODUKTUEN-KATALOGOA-19

Sare sozialetara gehitu

<< atzera