Etxez etxeko hondakin bilketan lau hondakin atal ditugu:
Ontzi arinak
Astearte eta ostiraletan biltzen da.
Zer atera dezakegu egun honetan?
Puntu berdea daukaten ontzi eta bilgarri guztiak
- Edari eta kontserba latak.
- Brikak (esnea, batidoak, zukua…).
- Plastikozko edari botilak.
- Leungarri eta garbikarien plastikozko ontziak.
- Jogurt, gazta, mamia, eta abarren plastikozko ontziak.
- Plastikozko poltsak.
- Poliespanez egindako arrautza-ontziak eta erretiluak.
ADI! EZIN DA BOTA:
- Papera eta kartoia.
- Plastiko gogorrez egindako kakoak, terraza altzariak edota jostailuak.
- Siloetako plastikoak.
Papera eta kartoia
Asteazkenetan biltzen da.
Zer atera dezakegu egun honetan?
- Egunkari eta aldizkariak.
- Ikas material zaharra.
- Kartoizko kutxak.
- Paperezko poltsak.
- Kartoizko erretilu eta arrautza-ontziak.
- Erabilitako beste paper eta kartoiak.
ADI! EZIN DA BOTA:
- Sukaldeko papera ZIKINA.
- Plastikozko poltsak.
- Haurzapiak, mukizapiak, sukaldeko paperak, eta abar.
Nola egin dezakegu?
- Ez itzazu papera eta kartoia plastikozko poltsatan atera.
- Erabili itzazu paperezko poltsak edo atera itzazu poltsarik gabe kuboan.
- Kartoizko kaxak tolestuz gero lekua aurreztuko dugu, ondoko tratamendua erraztuz.
Errefusa
Larunbatetan biltzen da.
Zer atera dezakegu egun honetan?
- Birziklatu ezin daitezkeen ondarrak atera behar ditugu egun honetan:
- Erratzarekin jasotako hondarrak
- Hortza garbitzeko eskuila zaharrak
- Boligrafo zaharrak
- Suko hautsa
- Katu eta txakurren gorotzak
- …
ADI! EZIN DA BOTA:
- Garbigune mugikorrak jaso bejar dituenak:
- Pilak
- Disolbagarri eta margoak
- Botikak
- …
Nola egin dezakegu?
- Poltsa batean pertza barruan sartuta atera dezakegu
Organikoa, baldin eta ez baduzue konposta egiten
Astelehen eta ostegunetan biltzen da.
Zer atera dezakegu egun honetan?
- Janari ondar guztiak dira organikoak. Sukaldeko papera zuria ere bota daiteke hemen, bai eta infusioen poltsatxoak ere.
Nola egin dezakegu?
- Mankomunitateak banatutako pertza erabili hondakin organikoak ateratzeko.
Beste hondakin mota batzuk biltzeko berriz, aukera hauek ditugu:
Iglu berdeak
Zer atera dezakegu?
- Botilak.
- Ontziak.
- Poteak.
ADI! EDUKIONTZI HONETAN EZIN DA BOTA:
- Plastikozko poltsak.
- Tapa eta tapoiak.
- Bonbillak.
- Hautsirik dauden leihoetako kristalak.
- Hautsirik dauden edalontzietako kristalak.
NOLA EGIN DEZAKEGU?
- Beira iglua berdean jartzen da poltsarik gabe, pote eta botila guztiak banan bana barrura sartuz.
Edukiontzi laranjak
Zer atera dezakegu hona?
- Sukaldeko olioa plastikozko potean edo botilan sartuta.
Edukiontzi zuriak
Zer atera dezakegu hona?
- Arropa zaharrak
- Oinetakoak
- Oihalak.
Garbigune mugikorra
Gabigune mugikorrera zer eraman dezakegu?
- Sukaldeko olioa.
- Motoreetako olioa.
- Sakelako telefonoak eta bateriak.
- Jostailuak.
- Bideo eta musika CD-DVDak.
- Pinturak eta disolbatzaileak.
- Tonerrak eta tinta-kartutxoak.
- Pilak.
- Fluoreszenteak.
- Etxetresna elektriko txikiak.
- Botikak.
Nola eraman behar ditugu hondakinak?
- Sukaldeko eta motoreetako olioa
Olioa, edozein beirazko ontzi, plastikozko, lata edo brikatan gorde eta garbigune mugikorrera eraman. - Beste hondakin bereziak Garbigune mugikorrera eraman besterik ez dugu egin behar.
GARBIGUNE MUGIKORRAREN EGUTEGIA HERRIZ-HERRI
- Arropa zaharrak, oinetakoak eta oihalak.
Emauseko traperoak
Emauseko Traperoak astero etortzen dira.
Zer atera dezakegu?
- Altzariak
- Etxetresna elektriko handiak
- Ordenagailuak
- Arropa
- …
Baina zerbitzua ez da hondatutako etxetresna elektriko txikiak (irabiagailua, plantxa, lehorgailua…) biltzeko, horretarako, puntu garbia dugu.
Emauseko Taperoak zuen etxera joatea nahi baduzu, bete formularioa edo deitu 948 46 48 67 zenbakira eta esan, zehatz mehatz, zer jaso behar duten traperoek.