Igerilekuko sorosle ikastaroa

July 17, 2015

Abuztuaren 17tik irailaren 4ra bitartean Altsasun eskainiko du DYAk igerilekuko sorosle ikastaroa. Astelehenetik ostiralera goizez 56 orduko iraupena izango du eta DESA (desfibriladore semiautomatikoa) ematea aurreikusten da. Ikastaroa aurrera ateratzeko gutxiengo ikasle kopurua 16 da eta bertan parte hartzeko 16 urte izan behar dira. Ikastaroak 370 euroko balioa du eta diru laguntzak izanen dira. Ikastaroa bukatzean ikasleek lanbide honetan aritzeko aukera ematen dion diploma jasoko dute eta lan poltsa osatuko da.

Ikastaroko programa

Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea.
Izena emateko: emailez kirolak@sakana-mank.com edo telefonoz 948 464 866 (Amaia).

Laguntzailea: Altsasuko Udala.

Ikastaroaren emailea: DYA.

sorosle

Sare sozialetara gehitu

<< atzera