Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Aurkezpena eta helburuak

Azken urteotan, Sakanak, jatorri anitzeko makina bat pertsona jaso du. Eta tendentziak horretan jarraitzen du, azken boladan zertxobait gelditu bada ere.

Horrek, kultur aniztasuna eta kulturartekotasuna lantzeko eszenatoki ezin hobean jartzen du Sakana. Horretarako, eta beste hainbat helburu lortzearren dago Immigrazio Zerbitzua.

Toki entitateen parte-hartzea ezinbestekoa da esparru honetan. Udalak dira iritsi berriengandik, zein betiko biztanleengandik, hurbilen dauden administrazio entitateak. Eta azken finean, beraien garapenerako behar dituzten baliabide eta baldintzak eskainiko dizkienak biztanleei.

Zein dira migrazio zerbitzuaren helburuak?

Kulturartekotasuna lantzea, beti ere elkartasunean eta berdintasunean kultur anitzen errespetuaren oinarritik abiatuz, elkarrizketa eta elkarbizitza landuz.

Egun Sakanan bizi den jatorri anitzeko pertsonen arteko topaketa eta elkar ezagutza sustatzea.

Gizarteak aniztasuna aberastasun iturritzat onartzea.

Migrazio, talde gutxitu eta aniztasunaren inguruan dauden aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruei aurre egitea.

Zerbitzutik antolatzen diren ekintza anitzetan Sakandarren parte-hartze aktiboa sustatzea.

Kohesio soziala eta elkarbizitza baikorra bultzatzea Sakanan.