Sakanako Mankomunitatea


Kilometrajea

Sakanako kirol eskolentzat kilometraje, mediku errebisio eta txapelketetan izena emateko diru-laguntza deialdia. 2020. urtea

 

1.- Lehenengoa: helburua

1.- Deialdi honen helburua Sakanako Kirol eskolei txapelketetan parte hartzeko daukaten kilometraje gastuan eta izen emate gastuan, hala nola dauzkaten mediku errebisioen gastuan laguntzea da. Horretarako Sakanako Mankomunitateak kiroleko aurrekontutik 2500€-ko partida erabiliko du:

Oinarriok arautzen dituzten diru-laguntzak aurrekontu erabilgarriaren araberakoak izanen dira.

 

2.- Bigarrena: bete beharreko baldintzak

2.1.- Kirol elkartea Sakanakoa izatea.

2.2.- Jubenil maila arteko kirolariak parte hartzea jarduera horretan (jubenilak barne).

2.3.- Irristaketa, Pala, Pilota, Mendia, Triatloia eta gainerako kirolak. Txirrindularitza, igeriketa eta atletismoa ezik.

2.4. Dirulaguntza 2019ko abenduaren 1etik 2020ko abenduaren 1eraino izandako gastuena izanen da.

2.5. Ez da ordainduko entrenamenduen kilometrajea, ezta Nafar kirol jolasetan parte hartzeko kilometrajea. Txapelketetan parte hartzeko sortzen den kilometrajea ordainduko da.

2.6. Emakumeen presentzia taldean kontuan izango da

 

3.- Hirugarrena: aurkeztu beharreko dokumentazioa:

3.1. Eskaera orria guztiz betea.

3.2. Egutegia- lehiaketak.

3.3. Kilometrajearen taula beteta eta batuketa eginda.

3.4. Izen emate eta mediku gastuak ongi zehaztuak. Zerrendatu. Mankomunitateak aukera izango du fakturak eskatzeko edozein kasutan.

3.5. Emakumeen presentzia taldean

Zehaztu kirolari neska eta mutilen zerrenda

Zehaztu monitore edo entrenatzaile neska eta mutilen zerrenda

Zehaztu juntakide neska eta mutilen zerrenda

*Hauetariko daturen bat falta bada, puntu hori ez da kontuan hartua izango diru- laguntza emateko.

 

4.- Laugarrena: Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea: Balorazio batzordeak, eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten badu, bost egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

 

5.- Bostgarrena: Diru-laguntzak emateko erabiliko den baremoa honako hau izanen da:

%25a Txapelketetan izen ematean eta mediku azterketetan sortutako gastuak ordaintzeko

%60 kilometraje gastuak ordaintzeko.

Aurkeztutako eskaera guztiak kontuan izan ondoren, dagoen diru partida kirol talde bakoitzak edukitako gastuaren arabera banatuko da.

%15 emakumeen presentziaren arabera.

 

6.- Seigarrena: Balorazio batzordea:

Kirol zerbitzuko teknikariek aztertu eta baloratuko dituzte aurkeztutako eskabideak.

 

7.- Zazpigarrena: Eskaerak aurkezteko lekua: dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira:

Sakanako Mankomunitatea

Kirol Zerbitzua

Uriz 32

31830 Lakuntza

Telefonoa: 948 464866

E-posta: kirolak@sakana-mank.eus

 

8.- Zortzigarrena: Eskabideak aurkezteko epea:

2020ko abenduaren 11an amaituko da.

 

9.- Bederatzigarrena: Diru- laguntzaren jakinarazpena:

Sakanako Mankomunitateko lehendakariak dagokion ebazpena egin eta jakinaraziko du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluak eta argitaratutako hurrengoekin bat 2020ko urtarrilaren 31a baino lehen, jasotzailearen zerrenda eta zenbatekoak adieraziz; onartu gabekorik baleude, berauen berri ere bertan emango da zergatiekin batera.

 

10.- Hamargarrena: Bateragarritasuna:

Deialdi honetako diru- laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gain- finantzaketarik gertatzen ez bada.

 

11.- Hamaikagarrena: Datuen babesa:

Sakanako Mankomunitateak, datuen tratamenduaren erantzule bezala, zure datu pertsonalak prozedura honetan aurreikusitako helburuetarako erabiliko direla jakinarazten dizu, zure onarpenean oinarrituta. Datu hauek ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra salbu. Datuak gordeko dira helburuak betetzeko beharrezko epean, eta helburu horietatik ondorioztatu daitezkeen gainerako ekintzak  burutzeko (erantzukizunak determinatzeko adibidez). Datuak Europar Batasuneko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan xedatutakoarekin bat tratatuko dira. Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu eta horien kontra egiteko eskubidea. Halako eskubidea gauzatzeko, Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrera jo behar duzu (Uriz 32- 31830 Lakuntza). Zure eskaera aintzat hartua ez bada, Datuen Babeseko Espainiar Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkez dezakezu.

 

12.- Hamabigarrena: Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira:

  • Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari zuzendua. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean.
  • Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
  • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.