Igeriketa, atletismoa, tenisa eta mendia

SAKANAKO MENDIA, IGERIKETA, TENIS ETA ATLESTISMO TALDEEI DIRU- LAGUNTZEN DEIALDIA. 2017. URTEA

1.- Lehenengoa: helburua

1.- Deialdi honen helburua Sakanako Mendi, Igeriketa eta atletismo taldeek dauzkaten gastuetan laguntzea da. Horretarako Sakanako Mankomunitateak kiroleko aurrekontutik honako partida hauek erabiliko ditu:

Mendia 1000€

Igeriketa 1300€

Tenis 300€

Atletismo eskola 1500€

GUZTIRA 4100€

Oinarriok arautzen dituzten diru-laguntzak aurrekontu erabilgarriaren araberakoak izanen dira.

1.2.- Deialdi hau Sakanako kirol elkarteek dauzkaten gastuetan laguntzera mugatuko da.

2.- Bigarrena: bete beharreko baldintzak

2.1.- Kirol elkartea Sakanakoa izatea.

2.2.- Eskualdeko izaera izatea taldeak.

2.3.- Talde hauei, Sakanako Mankomunitateak, elkarlana eskatu ahal die bere jarduerak antolatzeko.

2.4.- Taldearen jarduera mendia, igeriketa edo atletismoa izatea.

2.5.- Emakumeen presentzia taldean kontuan izango da

3.- Hirugarrena: aurkeztu beharreko dokumentazioa:

3.1. Eskaera orria guztiz betea.

3.2. Balantze ekonomikoa: gastuak eta sarrerak. Zerrendatu. Mankomunitateak aukera izango du fakturak eskatzeko edozein kasutan.

3.3. Taldearen partaideak, izen abizenak, herria eta jaiotze urtea.

3.4. Taldearen jardueraren memoria labur bat.

3.5. Monitoreen izenak eta entrenamendu egutegiak eta ordutegiak (Baldin badaude).

3.6. Euskara

Monitoreak euskaldunak izatean.

Euskararen erabilpena entrenamenduetan.

Euskararen erabilpena karteletan, eta zabaltzen de bestelako dokumentazioetan (adibideak gaineratu behar dira).

3.7. Emakumeen presentzia taldean

Zehaztu kirolari neska eta mutilen zerrenda

Zehaztu monitore edo entrenatzaile neska eta mutilen zerrenda

Zehaztu juntakide neska eta mutilen zerrenda

4.- Laugarrena: Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea: Balorazio batzordeak, eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten badu, bost egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

5.- Bostagarrena: Balorazio batzordea:

Kirol Zerbitzuko teknikariek aztertu eta baloratuko dituzte aurkeztutako eskabideak.

6.- Seigarrena: Eskaerak aurkezteko lekua: dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira:

Sakanako Mankomunitatea

Kirol Zerbitzua

Uriz 32

31830 Lakuntza

Telefonoa: 948 464866

E-posta: kirolak@sakana-mank.eus

7.- Zazpigarrena: Eskabideak aurkezteko epea:

2017ko abenduaren 12an amaituko da.

8.- Zortzigarrena: Diru- laguntzaren jakinarazpena:

Sakanako Mankomunitateko lehendakariak dagokion ebazpena egin eta jakinaraziko du Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agitutakoarekin bat 2018ko urtarrilaren 31a baino lehen, jasotzailearen zerrenda eta zenbatekoak adieraziz; onartu gabekorik baleude, berauen berri ere bertan emango da zergatiekin batera.

9.- Bederatzigarrena: : Bateragarritasuna:

Deialdi honetako diru- laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gain- finantzaketarik gertatzen ez bada.

10.- Hamargarrena: Datuen babesa:

Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, jakitera ematen dizugu ikasgelaz kanpoko ekintzak egitea helburu duten diru-laguntzak emateko jasotako datuak Sakanako Mankomunitatea jabe duen fitxategi automatizatu batean bildu ahal izanen direla. Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu eta horien kontra egiteko eskubidea. Halako eskubidea gauzatzeko, Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrera jo behar duzu (Uriz 32- 31830 Lakuntza).

11.- Hamaikagarrena: Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira:

  • Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari zuzendua. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean.

  • Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

ESKAERA ORRIA