Kirol talde berriak

SAKANAKO TALDE BERRIEI DIRULAGUNTZA EMATEKO DEIALDIA

1.- Lehenengoa: helburua

1.- Deialdi honen helburua Sakanako Talde berriei sortze gastuetan laguntzea da.
Oinarriok arautzen dituzten diru-laguntzak aurrekontu erabilgarriaren araberakoak izanen dira.

2.- Bigarrena: bete beharreko baldintzak
2.1.- Kirol taldea Sakanakoa izatea.
2.2.- Talde hauei, Sakanako Mankomunitateak, elkarlana eskatu ahal die bere jarduerak antolatzeko.

3.- Hirugarrena: aurkeztu beharreko dokumentazioa:
3.1. Eskaera orria guztiz betea.
3.2.Taldearen estatutuen fotokopia
3.3.Taldearen IFKren fotokopia
3.4. Taldearen kontu zenbakia

4.- Laugarrena: Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea: Balorazio batzordeak, eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten badu, bost egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

5.- Bostagarrena: Balorazio batzordea:
Kirol Zerbitzuko teknikariek aztertu eta baloratuko dituzte aurkeztutako eskabideak.

6.- Seigarrena: Eskaerak aurkezteko lekua: dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira:
Sakanako Mankomunitatea
Kirol Zerbitzua
Uriz 32
31830 Lakuntza
Telefonoa: 948 464866
E-posta: kirolak@sakana-mank.com

7.- Zazpigarrena: Eskabideak aurkezteko epea:
2017ko abenduaren 12an amaituko da.

8.- Zortzigarrena: Diru- laguntzaren jakinarazpena:
Sakanako Mankomunitateko lehendakariak dagokion ebazpena egin eta jakinaraziko du Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agitutakoarekin bat 2018ko urtarrilaren 31a baino lehen, jasotzailearen zerrenda eta zenbatekoak adieraziz; onartu gabekorik baleude, berauen berri ere bertan emango da zergatiekin batera.

9.- Bederatzigarrena: : Bateragarritasuna:
Deialdi honetako diru- laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gain- finantzaketarik gertatzen ez bada.

10.- Hamargarrena: Datuen babesa:
Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, jakitera ematen dizugu ikasgelaz kanpoko ekintzak egitea helburu duten diru-laguntzak emateko jasotako datuak Sakanako Mankomunitatea jabe duen fitxategi automatizatu batean bildu ahal izanen direla. Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu eta horien kontra egiteko eskubidea. Halako eskubidea gauzatzeko, Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrera jo behar duzu (Uriz 32- 31830 Lakuntza).

11.- Hamaikagarrena: Errekurtsoak.
Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira:
Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari zuzendua. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

- Eskaera orria

Sare sozialetara gehitu