Kirolari onenak hautatzeko azken egunak

November 10, 2016

Dagoeneko gutxi falta da Sakanako Kirolari onenak aukeratuak izan daitezen. Ekimen parte hartzailea bi urtetik behin antolatzen da. Sakanako Mankomunitateak, eskualdeko kirolariak eta taldeak saritzen ditu. Zenbat eta proposamen gehiago egiten dituzuen, orduan eta aukera gehiago dituzte kirolariek. Beraz, norbanako gisa, talde edo kirol elkarte gisa, egin zuen proposamena azaroaren 21 baino lehen.

Lau ataletarako proposamenak onartzen dira eta atal bakoitzean nahi adina pertsona edo entitate proposatu daitezke:

  1. Kirolaririk onena.
  2. Kirol talderik onena.
  3. Euskara gehien sustatu duen kirol talde, entitate edo eskola.
  4. Aipamen berezia merezi duen talde, entitate edo pertsona.

Hauxe da bete beharreko orria. Orria horretarako adostutako bulego batean utzi (Irurtzunen, Kultur Etxean; Lakuntzan, Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuan; Altsasun, Kirol zerbitzuan) edo bestela, e-posta bidez bidali dezakezue: kirolak@sakana-mank.eus.

Oinarri guztiak hemen.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera