Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

LGTBI+ errealitatea Sakanako kirol munduan | Galdetegia

Mankomunitateko Kirol zerbitzuak, Kattalingune, Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ informazio eta arretarako zerbitzu publikoa elkarlanean galdetegi bat prestatu du Sakanan kirolean LGTBI+ errealitatea nola bizi dugun ikertu ahal izateko. Galdetegia Sakanako biztanleei zuzendua dago.

Jarraian beteko duzun inkestak kirol munduan LGTBI+ errealitatea baloratu nahi du, eta Sakanako Mankomunitateko ariketa fisiko eta kirol zerbitzuak eta Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ zerbitzuak (Kattalingune) sortu dute elkarlanean. Zintzotasunez erantzutea eskertzen dizugu.
Hasi baino lehen, inkestan aurkituko dituzun hainbat kontzeptu argitzea garrantzitsua da, irakurtzen dituzunean zeri egiten dieten erreferentzia argi gera dakizun.

LGTBI+ren esanahia:
L Lesbiana: Beste emakume batzuk desio dituen emakumea.
G Gay: Beste gizon batzuk desio dituen gizona.
T Transexuala: Jaiotzean bere genitalen arabera esleitu zioten sexuarekin identifikatua sentitzen ez den pertsona.
B Bisexuala: Gizonak eta emakumeak desiratzen dituen pertsona.
I Intersexuala: Medikuntzak araututako bulba edo zakil-barrabilekin bat ez datozen genitalak dituen pertsona.
+ Plus: LGTBI siglekin identifikatzen ez diren eta arauzkoak ez diren sexu-identitate, orientazio eta adierazteko modu guztiak.

Gaur egun, LGTBI+ kontzeptu askoz zabalago baten zati da: sexu eta genero aniztasuna. Beste era batera esanda, sigla hauek jasotzen dituen edukiak pertsona guztiak zeharkatzen gaitu, sentitu, desiratu eta adierazteko ditugun modu anitzei dagokienez.

LGTBI+fobia: LGTBI+ pertsonek sufritzen duten gorroto, gaitzespen eta diskriminazioa. LGTBI+ izate hutsagatik, kolektiboko kidetatzat hartzeagatik edota kolektiboarekin bat egiteagatik. Gizarteko eremu guztietan dago presente LGTBI+fobia.

Oharra: Inkesta anomimoa da, eta 10-15 minutu beharko dituzu betetzeko. 14 urtetik aurrerako pertsonei zuzendua dago. Galdetegia betetzeko azken eguna 2022ko otsailak 23 da

Eskerrik asko zure laguntzagatik.